GARA > Idatzia > Athletic

Urteko azken partida

Merezitako oparia egin nahi die Athleticek zaleei

Puntu garrantzitsuak lehian San Mamesen, izan ere, Murcia zuri-gorrien aurkari zuzena da

p040_f01.jpg

 

ATHLETIC - MURCIA

GARA | BILBO

Oparien eguna aurreratu nahi du Athleticek, baina ez Olentzeroren lanak hartuta, izan ere ikazkinak ez baitu inoren oinetakorik ahazten; zuri-gorriek, ordea, hartzaile bakar bat izango dute buruan: igandero alboan izaten duten -eta orain arte San Mamesen garaipen bakarra ospatu ahal izan duen- zaleria.

Inoiz baino gehiago saiatu beharra du, gainera, Joaquin Caparrosen taldeak, oso puntu garrantzitsuak baitira gaurko lehian Bilbon jokoan egongo direnak, Athletici dagokionez, beherapen postuetatik gertuegi jarraitzen duelako, eta bisitariari arentzat ere, bizkaitarren aurkari zuzena delako. Topikoari jarraiki, balio bikoitza dute gaurko puntuek.

Zorionez, eta azken jardunaldietan puntu gehiegi lortu ez duen arren, Athleticek konfiantzaz ekingo dio norgehiagokari. Zuri-gorriak sinetsita daude goranzko ibilbidean daudela, errealiateteak batzuetan alderantzizkoa adierazi arren, eta asmoa gauzatzeko lehen urratsa, ideia bera izan daitekenez, positibotzat hartu beharko dira sentsazio horiek.

Zoritxarrez, animatuta helduko da Murcia ere, azken lau partidetan porrot bakarra jaso baitu. Lucas Alcarazen taldeak, oxigeno baloia hartu zuen igandean Santanderren eta, noski, urratsa ibilbide bilakatu nahi izango du.

Kolektiboaren indarra

Gainera, bilbotarrek aste barruan ohartarazi zuten Murcia ez dela aurkari batere erraza izango, jokalari ospetsu gehiegi ez izan arren. «Kolektiboa da garrantzitsuena beraientzat», adierazi zuen atzo Joaquin Caparrosek.

Entrenatzaile zuri-gorriaren esanetan, «partidak oso ondo lantzen dituen taldea da, kalitatezko jokalariak dituena, beren proiekturako ondo aukeratutako jokalariak. Eta beren entrenatzaileari nolako lana gustatzen zaion jakinda, taldea, kolektiboa da garrantzitsuena».

Caparrosek, hala ere, Athletic garaipena lortzeko prest dagoela uste du, zaletuaren laguntza aprobetxatuz eta, aldi berean, omenduz. «Zor handia daukagu zaletuekin -onartu zuen-. Jendeak ez daki zer-nolako gogoa dugun ematen digutenaren, zati bat, gutxienez, bueltatzeko. Guztion batasunarekin hiru puntu horiek lortu, eta ospatzea espero dugu». Beharrezko helburu hori eskuratzeko, aipatutako batasuna beharko du Athleticek, baina baita «baikortasuna», «anbizioa» eta «sekulako kontzentrazioa» ere.

 
Las de Expósito y Orbaiz, únicas novedades en el once rojiblanco

Aunque el último ensayo de la semana se realizó a puerta cerrada y no hay, por tanto, demasiadas pistas al respecto, todo parece indicar que, finalmente, no habrá revolución en el once rojiblanco.

Lo cierto es que, pese a lo que pareciera durante la semana, la situación tampoco fuerza esa revolución, ya que, al final, Joaquín Caparrós sólo debe buscar sustituto al sancionado Andoni Iraola, después de que Aitor Ocio y Fernando Llorente hayan superado sus problemas físicos. Y definitivamente el puesto del jugador usurbildarra lo ocupará Unai Expósito; no hay dudas en ese sentido, porque el otro jugador que optaba al lateral derecho, Iban Zubiaurre, ni siquiera ha entrado finalmente en la convocatoria.

La otra novedad en el once inicial llegará de la mano de Pablo Orbaiz, al que, según confesaba el navarro esta misma semana, le ha sentado de maravilla el descanso activo de los últimos días.

El resto del equipo será el mismo que se enfrentó al Mallorca el pasado domingo. En lo que respecta a la convocatoria, además de Iraola también se cae Ion Vélez, que en esta ocasión jugará con el filial.

Lucas Alcaraz, por su parte, también realizará algún cambio en el once que salte hoy al verde de San Mamés. El buen papel de Mario Regueiro y Henrik Goitom en Santander -su salida en la segunda parte tuvo mucho que ver con la victoria grana- puede valerles su entrada en el equipo, del que saldrían Quique de Lucas e Iñigo Vélez. A no ser que Fernando Baiano no se haya restablecido por completo del golpe que sufrió ayer, durante el último entrenamiento de su equipo.

El Murcia sólo llega con la baja del lesionado Pignol.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo