«Lauaxeta»ren lehen lana eta Olasoren «Pupuan trapua» kalean dira jada
GARA | BILBO
Euskal Biblioteka Elebidunak beste bi liburu ekarri ditu bildumara: Xabier Olasoren «Pupuan trapua. Un trapito en la pupa» eta Esteban Urkiaga «Lauaxeta»ren «Bide-barrijak. Nuevos rumbos». Olasoren lanak gainera, Haur eta Gazte Euskadi Literatura Saria irabazi zuen 2005ean.
Hala, «Pupuan trapua. Un trapito en la pupa» poema bilduma da eta Euskal Biblioteka Elebidunaren esanetan, gainera, «oihartzun kutxa» bat da. Izan ere, «etengabe sorrarazten ditu haur hizkerako doinu eta hitzen oihartzunak -onomatopeiak eta beste-, esaldi erritmiko bihurturik, musikatik hitzera, hitzetik musikara, erritmo eta esanahi-hari bat uztartuz». «Lauaxeta»ren «Bide-barrijak. Nuevos rumbos» faksimile-edizioan jarri dute salgai. Egilearen lehen lana da, eta azaldu zutenez, «estetika posterromantikotik kontzeptualismo existentzialistarainoko bidea egiten duen lana da. Izenburuak nabarmentzen du euskal poesiaren helburu berritzailea.