GARA > Idatzia > Pilota

Superprestigioa

Paxkal Ezkurrak txapelari eutsi egin nahi dio Ozafrainen aurkako final handian

p054_f02_097x096.jpg

J.L. | DONOSTIA

Superprestigioko finala jokatuko da bihar 17.00etatik aurrera Donibane Garazin, Garat trinketean. Bertan Ezkurra II.a, egungo txapelduna, eta Ozafrain neurtuko dira. Paxkal Ezkurra da egungo txapelduna, eta bera aterako da garaipena lortzeko faborito. Urruñakoak hilabete nahiko txarrak pasa ditu, batez ere, iazko Bakarkakoa irabazi zuenetik, baina bere jokora itzuli da, eta berriro ere bere mailarik onenean dago, azken partidetan ikusi den moduan.

Orain arteko partida guztiak irabazi ditu. Finalerdietan dirua aurka zuen, baina Waltariri ongi irabazi zion eta, biak ongi daudela, bera gehiago dela erakutsi zuen. Oraingoan, ordea, berak izango du dirua alde, baina horrek ez du urduri jarriko.

Patrick Ozafrain ere orain arteko partida guztiak irabazita helduko da final handi honetara. Azkenaldian final ugaritan ari dira, baina zaleen erreferentzia, pasa den martxoan Baionan jokatu zuten bakarkakoa izango da. Orduan Urruñakoa irten zen garaile.

Bankakoa oso pilotari ona da, teknikoki dena ongi egiten du, eta berari irabaztea oso zaila da. Final estua izango da, beraz; izan ere, bakarka jokatzeko dauden bi jokalaririk onenak elkarren aurka arituko baitira.

Hirugarren postua

Finalaren aitzinetik hirugarren eta laugarren postua izango dute jokoan Waltarik eta Sorhuetek. Presio gutxiago izango dute bi pilotari horiek, baina ahaleginduko dira ikuskizun ederra ematen. Hemen ez dago faborito garbirik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo