GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Presoen eskubideen defentsan arituko dira hainbat sindikatu

LAB, ESK, HIRU, EHNE, ELB eta STEE-EILAS sindikatuek euskal preso politikoen eskubideen defentsan aritzeko konpromisoa berretsi dute, baita egungo sakabanaketa politikarekin amaitzea exijitu ere.

p005_f01.jpg

Gari MUJIKA |

Estatu espainolak eta frantsesak aplikatzen dituzten espetxe politiketako neurriek kasu askotan «heriotza zigorra» dakartela salatu dute aho batez LAB, ESK, HIRU, ELB, EHNE eta STEE-EILAS sindikatuek, eta «gobernuok euskal preso politikoen senideen eta lagunen aurka darabilten mendeku politika desagerraraz» dezatela exijitu dute. Nahiz eta ELAk ere, sindikatuok bezala, Etxerat elkarteak deitutako mobilizazioekin bat egin, ez zuen parte hartu atzo Donostian modu bateratuan egindako prentsa agerraldian.

LABeko Mati Iturraldek eta ESK sindikatuko Anjel Abaldek, sei sindikatuon izenean, euskal langileria Etxerat-en mobilizazioetan parte hartzera deitu zuten, hala, sakabanaketa politikari, eta oro har, espetxe politika horiei herri- tarren errefuxatzea adierazteko. Sindikatuok, gainera, berretsi egin zuten atzo ere «euskal presoen eta beren senideen eta lagunen oinarrizko eskubideen defentsarako gure konpromisoa».

«Ez da azkena izango»

Aurten dispertsio politikak heriotza bat eta hainbat zauritu utzi dituela kontuan hartuta, sakabanaketa politikarekin amaitu ezean «zoritxarrez, azkena» ez dela izango nabarmendu zuten. Gogora ekarri zuten astero-astero ehunka herritar direla milaka kilometro egiten dituztenak beren senideak bisitatzeko.

Baina sindikatuon «kezka» ez da presoen senideei eta lagunei gerta dakiekenagatik soilik; estatuen espetxe politikok «euskal presoen oinarrizko eskubideen urraketa sistematikoa ahalbidetu» egiten dutela adierazi dute. «Honen bidez, gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelan dituzte, bizi osorako espetxe zigorrak aplikatzen dizkiete eta beren duintasuna birrintzeko bakartu egiten dituzte», gaineratu zuten Iturraldek eta Abaldek.

Ondorioz, kasu askotan «neurri hauek guztiek heriotza zigorra ekarri ohi dute» sindikatuon irudiko; presoen eskubideak ez bermatzeaz gain, legeak ere aldatu egiten baitituzte, besteren artean, kartzelaldiak luzatzearren.

ELA «MATIZA» SU COMPROMISO

El sindicato abertzale ELA matizó, mediante el envío de una nota de prensa, el alcance de los compromisos que adquirió con Etxerat en el Buen Pastor de Donostia. ELA recuerda que «sólo» refrenda las movilizaciones convocadas por la asociación de familiares y amigos de los presos.

LLAMADA A LOS TRABAJADORES

A su vez, los seis sindicatos vascos que comparecieron en Donostia emplazaron tanto a sus afiliados como a todos los trabajadores del país a que secunden las movilizaciones contra la dispersión penitenciaria. Es decir, las marchas de ayer tarde y las previstas al mediodía del lunes, día 31.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo