Euskadi ta Askatasunaren agiria Euskal Herriari
ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, honako ekintzak beregain hartzen ditu:
Abenduaren 16an, Sestaon, Espainiako Justizia aparatuaren aurka epaitegietan lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez.
Abenduaren 24an, Balmasedan, PSOEren egoitzaren aurka lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez.
Espainiako Gobernuak, euskal independentismoa xehatzea helburu duen salbuespen egoera ezarrita dauka Euskal Herrian. Rubalcaba GALeko ministroak iragarri du errepresioaren bide itsuan urrats berriak emateko duen asmoa, Estatu terrorismoaren praktikan sakontzeko intentzioa ere adieraziz.
ETAren aurka `guztiak balio du' kontsignari jarraiki, euskal herritarrak inpunitate osoz guardia zibilaren kasernetan torturatuak izaten ari dira, poltsa eta bainera aplikatuz, uzkitik makilak sartuz bortxatzen ari dira. Estatu terrorismoa egitera ohituta daude iraganean, eta horixe bera erakusten ari dira orain ere.
PSOEko Gobernuak euskal preso politikoen aurka aplikatzen duen sakabanaketaren ondorioz, presoen senide eta lagunak errepidetan hiltzera zigortuta daude, berriki Natividad JUNCO euskal herritarrarekin gertatu den bezala. Sakabanaketa gogortuz, bizitza osorako kartzela zigorra ezarriz edota preso gaixoak kartzelan mantenduz, Espainiako Gobernuak gatazka iraunarazteko apustua egiten du.
Balmasedan PSOEren egoitzaren aurka burutu dugun ekintza armatuaren ondotik, zapalkuntza egoeraren arduradunen ahotik ohiko salaketak entzun ditugu. Ohikoak diogu, beren ardura estaltzearren mezu huts eta mehatxuzkoak botatzen baitituzte herritarrak apaldu asmoz. Baina jakin badakite, Ferrazek diseinaturiko «Estado de excepcion» egoerako estrategiak, Rubalcabaren mehatxuek edota Ares-en abisuek, herritarren pazientzia agortu dutela.
PSOEko Gobernu faxistak hartutako bidean, Baskongadetako gobernuak ezker abertzalearen aurkako gorrotoa zabaldu nahi du. Ibarretxek «alimañak» deitu zituen euskal militanteak. Azkarate-ri «nazka» ematen diote. Jakin behar dute herri honetan nazka, tortura babesten dutenek eta traidoreek eman izan dutela beti.
Baina politika errepresibo guztiak, eragiten duten sufrimenduan soilik dira eraginkorrak eta honenbestez porrotera kondenatuta daude. Euskal Herriaren ukazioa eta zapalkuntza iraunaraztea bilatzen duten bideek huts egingo dute. Inork ez baitu Euskal Herriko Estatua sortzeko herri honen borondatea garaituko.
ETAk, kalabozoetan biolatuak diren gazteak ikustean «aski da» esaten duten herritarrei dei egin nahi die beren ahotsa ozen altxa dezaten, herri honen duintasunari tinko eutsi eta Estatu izateko gure borondatea eguneroko ekintzekin eta konpromisoarekin erakutsiz. Lortuko dugu!
Euskadi Ta Askatasuna
Euskal Herrian, 2007ko abenduan