Magdalena Cirizaren «Sendabelarrak eta olerkiak» Txantrean ikus daitezke
Txantreako Auzotegi Kultur Etxeko erakustokian, Magdalena Cirizak prestaturiko irudiak daude ikusgai. Horietan, Nafarroan hartutako hainbat sendabelar biltzen dira, eta bakoitzaren ondoan, bere ezaugarriak definitzen dituen olerkia. Magdalena, Txantreako bizilagun beteranoa da. Etxekoandre aktiboa, ama adoretsua; Nafarroako hainbat tokitatik ehun eta hogei sendabelar desberdin bildu ditu, eta belar bakoitzaren sendatze gaitasunak olerki bat iradoki dio. Bilduma hau oinarri, liburua argitaratu berri du.