Azken egunak erakusleihoak prestatzeko lehiaketan parte hartzeko
Bergarako saltegi guztietako erakusleihoek hartuko dute parte lehiaketan, aurrez izena eman beharrik gabe. Urtarrilaren 7ra bitarte, erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek. Sarituak zeintzuk izango diren erabakitzeko kontuan hartuko dituzte: publizitate-mezuaren originaltasuna eta eraginkortasuna, baita erakusleihoaren kalitatea ere.