GARA > Idatzia > Euskal Herria

Italiatik elkartasuna adierazi diote ezker abertzaleari

GARA |

«Senza Censura» aldizkari italiarrak askatasuna eskatu du 18/98 prozesuko akusatuentzat, «ezker abertzaleko militante guztientzat» eta Euskal Herriarentzat, eta Auzitegi Nazional espainola itxi dezatela exijitu du. 18/98-ko auzipetuen atxiloketek «partikularki hunkitzen gaituzte, Teresa Toda kazetari eta bozeramailea gatibu hartu dutelako ere bai», jakinarazi dute idatzi batean.

Prozesu honetako kondenek «garrantzi berezia» dutela nabarmendu du-te. Alde batetik, euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera kriminalizatzeko bidea irekitzen dutelako; eta bestetik, «esperimentazio bat ixten dutelako» eta Europa mailan «edozein unetan desadostasuna adierazten duen edozein pertsonaren aurka zuzen daitekeelako».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo