GARA > Idatzia > Tau

Euroliga

Baskoniak bigarren postua bermatu nahi du Prokomen aurka

Talde poloniarra A taldeko dezepzio handienetakoa da, neurketa bakarra irabazi baitu orain arte. Mickeal baja izango da bi asterako zuntz haustura dela-eta

p041_f01_148x140.jpg

 

TAU BASKONIA-PROKOM

GARA | GASTEIZ

Euroligako neurketarekin hasiko du 2008. urtea Tau Baskoniak. Zurbaoko pabilioian arratsaldeko 20.30etik aurrera Neven Spahijarenek Prokom Trefl poloniarra izango dute aurkari.

Sienako Montepaschiri aurrea hartuz eta Moskuko CSKArengandik urrunegi ez geratzeko asmoz, A Taldeko bigarren lekua bermatzeko helburu argiarekin jokatuko dute arabarrek eta, egiari zor, partida aurrera atera eta bolada on bati ekiteko parada ezinhobea izanen du talde gasteiztarrak.

Prokom Trefl denboraldiko dezepzio nabarmenenetakoa da. Dirutza izugarria xahutu arren, oso emaitza eskasak eman ditu eta Euroligako talde eskasenetako bat izan da -A Taldeko azken postua berea da merezimendu osoz- bederatzi neurketaren ondoren bakarra irabazi baitu. Hala, hainbat jokalariri baja eman diete: Travis best estatubatuarrari edo Tau Baskoniako jokalari ohi Ruben Wolkowiskyri, hain zuzen.

Lesioak beste behin

Atzoko egunez entrenamendu bikoitza izan zuen talde gasteiztarrak, eta saio horren ondotik albiste txarrak izan ziren berriro ere nagusi. Izan ere, Pete Mickealek zuntz haustura izan baizuen beste behin. Ondorioz, hegaleko estatubatuarrak bi astetan ez du jokatuko. Horretaz gain, Simas Jasaitis ere zalantza izango da gaur arratsalderako, sukarra dela-eta, ez baitago sasoi punturik hoberenean.

Bestetik, Igor Rakocevicek gaurko neurketan DKV Joventuten aurka «bigarren zatian erakutsitako denfentsa sendoa» errepikatu beharko duela nabarmendu zuen.

«Joventuten aurka sartutako puntuek baino poz handiagoa ematen dit defentsan erakutsi genuen sendotasunak, bigarren zatian ACBko talde saskiratzaileenak 26 puntu baino ez zizkigulako sartu. Maila hori eman behar dugu atzean bihar ¯gaur¯ ere. Hala, erasoan zenbait xehetasun hobetzea lortuz gero, ostera ere bolada on bat harrapatuko dugu, duela hilabete lortu genuen bezala, orduan bederatzi neurketatik zortzi irabaztea lortu genuen».

 
Zalgiris Kaunas y Olimpiacos tienen una buena jornada para buscar la segunda posición

El Grupo A de la Euroliga es coto cerrado para el CSKA de Moscú, pero la pelea por la segunda posición es encarnizada. Así, además de Tau Baskonia y Montepaschi Siena, Olympiacos y Zalgiris también tienen su opción de encaramarse.

Zalgiris y Montepaschi disputan en Kaunas un encuentro en la cumbre. De ganar los italianos, se pondrían con siete triunfos, aventajando en dos a los lituanos, mientras los locales empatarían con los de Siena en caso de ganar.

Por su parte, Olympiacos puede llevarse su primer encuentro a domicilio ante un Virtus tristón. De ganar, los de Gershon sumarían sumarían su sexto triunfo.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo