GARA > Idatzia > Gutunak

SANTI ANGULO MARTIN Madalena kaleko 20ko bizilaguna

Zertarako Osalan?

Oreretako Madalena kalean 18. zenbakian etxe bat eraikitzen ari da Aldeka enpresa. Gure etxea 20. zenbakian dago, eta barnealdean beste etxe bat dago, 22. zenbakikoa. Bi hauen artean tarte bat dago eta ez du estalkirik, hau da, irekia da. Tarte horretan gure etxeko eskailerak ere badaude eta abenduaren 13an ohol handi bat aurkitu nuen bertan. Eraikitzen ari diren etxearen aurreko aldean babesteko sare bat jarri dute. Hala ere, barneko aldean, gure etxeetara jotzen duen aldean, ez dute inolako sarerik jarri. Eraikitzen ari den etxeak behe bat eta hiru solairu ditu, hamabi bat metroko altuera, alegia. Hau ikusita, Osalanera kexa bat bidali nuen, eta horrekin batera egoera hori argi azaltzen duten argazki batzuk ere bai. Osalanen erantzuna Udaltzaingora jo behar nuela izan zen. Hamabost egun baino gehiago joan dira, eta oraindik ez dute sarerik jarri; horrela, langileen eta bizilagunen bizitza arriskuan jartzen dute. Beraz, zertarako dago Osalan, istripuen eta hildako langileen estatistika egiteko, ala istripuak aurreikusteko?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo