Euroliga Sienako itxura txarra konpontzeko aukera
Bigarren postuak ez du beste akatsik onartuko
Berez, partida erraza dauka Baskoniak gainbehera datorren Olimpija Lujbjanaren aurka. Datorren urtean Gasteizen izango den Dragic antolatzailea Zurbaon izango da, behin lesioa osatuta.
Datorren astean bisitari izango duen CSKA Moscu eskuraezinzat jota, multzoko bigarren postua du helburu Tau Baskoniak; horretarako, behar-beharrezkoa dute gasteiztarrek gaur Ljubljanako Olimpijari irabaztea. Ahalik eta sailkapenik onena lortzeaz gain, ate joka dagoen Koparako eta etorriko diren erronka zailagoetarako konfiantza eta joko maila hartzea ere izango da helburu gaur, gainbehera datorren talde esloveniarraren aurkako partidan.
Berez, partida erraza behar luke gaurkoak Pete Mickealen baja izango duen Baskoniarentzat, baina ez dauka fidatzerik hurrengo faserako sailkatzeko aukerarik ia ez duen Olimpija Ljubljanaren aurka. Hasiera bikaina eman zioten esloveniarrek; CSKAri eta Olympiacos ahalguztidunei irabazteko gai ere izan ziren, baina azkenaldian asko jaitsi dute beren errendimendua, eta hiru garaipen baino ez dituzte eskuratu hamaika partidatan. Aurreko astean 74-83 galdu zuten Tivoliko pabilioian. Porrot honek ia ezinezko bihurtu du Top-16an egoteko ametsa. Gainera, Memi Becirovic entrenatzaileak bere kargua utzi zuen aurreko astean, eta Dzikic Aleksandar serbiarrak hartu zuen gidaritza.
Jokoan izan duten makalaldi honetan, zeresan handia izan du, Baskoniak utzita, Olimpijan ari den Goran Dragic antolatzailearen lesioak. Datorren urtean Gasteizen arituko den jokalariak zaintiratua izan zuen orkatilean, eta taldearentzat garrantzitsua izanik, kantxetatik at eman duen hilabeteak min handia egin dio esloveniarrei.
Taldeko beste erreferentzia nagusia Marko Milic hegaleko beteranoa da. NBAn aritutako jokalariak bigarren gaztaroa bizi du, eta 31 urterekin 16 puntu eta se errebotetik gora lortuak ditu partidako Euroligan. Zaindu beharreko beste jokalari arriskutsu bat Jasmin Hukic hegal pibot bosniarra da.
Baina aurkariaz baino, bere buruaz arduratu beharreko partida dirudi gaurkoak. Berez partida erraza izanik, Baskoniak gaurko neurketa bere joko mailarik onenean ez dauden jokalariak, McDonald, Jasaitis, Prigioni edo Muoneke kasu, talde dinamikan sartzeko eta garrantzitsu sentiarazteko baliatu beharko luke.
El entrenador del Tau Cerámica, Neven Spahija, explicó ayer que su equipo va a intentar ganar al Union Olimpija para agotar las últimas posibilidades que hay de conseguir el segundo puesto dentro de su grupo. «Nuestra meta es el segundo puesto del Grupo 'A' al final de esta primera fase y tendremos que salir a la pista a ganar, como siempre, y también paso a paso, sin confianzas», subrayó.
Sobre la evolución de la rotura fibrilar en el bíceps femoral del muslo derecho tras una recaída de la misma lesión del alero Pete Mickeal, Spahija dijo que habrá que cumplir el plazo de tres semanas establecido por los médicos del club.
Sobre el rival de hoy, el técnico croata destacó el cambio en el banquillo experimentado en las últimas semanas. «Ellos llevan ya dos partidos jugando con el nuevo entrenador y se han visto algunos cambios en los sistemas y en la forma de jugar del Unión Olimpija, aunque nosotros hemos preparado bien el partido y trataremos de afrontar el choque con garantías para sumar una nueva victoria», remarcó el preparador del conjunto baskonista.
GARA
Manel Comas, cesado a mitad de la pasada temporada, regresará al banquillo del Cajasol, antes Caja San Fernando, en sustitución del argentino Rubén Magnano, destituido por los malos resultados. Tras su salida de Sevilla, se especuló con la posibilidad de convertirse en seleccionador de Brasil.
La Euroliga ha abierto un proceso formal para remodelar el actual sistema de competición del torneo, en concreto de la primera fase, con el respaldo de los integrantes del denominado Board, un órgano que reúne a representantes de los clubes, las ligas profesionales y la propia organización.