GARA > Idatzia > Euskal Herria

Atxiloketa

Ertzaintzak Gorka Gonzalez gaztea gatibu hartu du Gasteizen

Gorka Gonzalez atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen. Askatasunak jakinarazi zuenez, atxiloketa 21.30ak aldera gertatu zen, gazteak futbol entrenamendu bat amaitu zuenean. Polizia zain zuen. Taldekide guztiak identifikatu nahian hasi ziren ertzainak, Gonzalezen bila zebiltzala esanda. Horrek nor zen esan zuenean, eraman egin zuten. Ertzaintzak telefonoz deitu zion sendiari, gatibu zegoela azaltzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo