Juan Luis Mugertza Berango
Munstroa
Lehen, bere pausoak entzun, eta alde batera egin ohi genuen zapalduak ez izateko. Orain, ordea, gure ondoan dago, lasai asko, etxekoa bailitzan, eta ez gara mugitzen, ez beldurtzen. Urte asko daramate elikatzen, diseinatzen eta, azkenean, ohitu egin gara bere munstro kondizioara. Bere orroak pentsamenduak kamusteko diseinatuta daude, gure izaera desagerrarazteko, baina konturatzeke, munstroaren lagun bihurtzeko arrisku handia dago; halarik ere, horrek ez digu axola: sinistuta baikaude sistema honek eskain dezakeen aukerarik onena munstroarena dela. Gainera, bere baloreak imitatzeko joera handia hartu dugu gureak baztertu bitartean. Fabrikatzaileak pozik, bitartekariak ere pozik, emaitzak sekulakoak eta munstroak aurrera. Hori bai, ezin ahaztu, patenteak made in Spain du izena, eta pilek made in Euskadi.