GARA > Idatzia > Gutunak

Ainara Flores Compains Lesakako Gazte Asanblada

Lesakatik

Duela hamar bat egun bi lagun eraman zituzten herritik. Bi gazte aktibo, langile, herri osoan ezagunak, eta beti ere laguntzeko prest zeudenak.

Holakoetan ohituta gaude atxilotu, eta bortz egun luzeren ondotik berri txarrak jasotzera, baina, oraingoan egun bat aski izan da bat ospitalean zegoela jakiteko.

Giza eskubideen arabera, inor ezin da ez torturatua ez lotsarazia izan; denak balio du, ordea, demokraziaren izenean.

Non gelditzen da pelikuletako «tiene derecho a permanecer en silencio...»? Gure gazteek bizi dutena ez da hori. Bide guztiak erabiltzen dituzte eurek nahi dituzten bertsioak aditzeko. Beren buruen eta beren lagunen kontrakoak erratera behartzen dituzte, torturatuz eta lotsaraziz.

Bi gazte hauek jasandakoa lehendik ere euskal herritar aunitzek jasan izan dute. Badakigu hauek ez direla lehenak izan, ezta azkenak izango. Baina jakin dezatela honen aurrean gu ez garela geldirik geldituko.

Errepresioaren gainetik gure herria eraikiko dugu! Eutsi euskal gazteria!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo