GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Larretxea Kantabrikon egongo da apusturen bat egiteko prest

J.L. | DONOSTIA

Donato Larretxea bihar Tolosako Kantabriko tabernan egongo da apusturen bat egiteko itxaropenarekin. Aizkolari nafarrak badu joan den astean bota zuen desafioari inork erantzungo dion itxaropenik.

Larretxea edozein aizkolariri hogei kana-erdikora jokatzeko prest dago, eta bihar 20.00etatik aurrera egongo da Tolosan apustua egiteko prest.

Askok Mindegiari botatako desafioa zela uste zuten, baina Ezkurrako aizkolari beteranoa ez da Tolosan izango. Aste honetan bertan belaunetik ebakuntza egin diote meniskoan zituen arazoak konpontzeko, eta une honetan ez dago aizkoran aritzeko moduan.

Joan den astean ere Kantabrikon izan zen Larretxea, Arrospidek botatako desafioari erantzuteko prest, baina ez zen akordiorik egon, eta berak beste desafio bat bota zuen. Bihar ikusiko da apusturik dagoen edo ez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo