GARA > Idatzia > Lagun Aro

Javi Salgadoren kontratu luzatzea

Esker ona eta «handitzen jarraitzeko gogoa» nagusi

GARA | BILBO

Javi Salgado, Iurbentia Bilbao Basketeko kapitainak 2010-2011 denboraldia amaitu arte «etxean» geratzea sinatu zuen herenegun. Kontratuaren luzapenari buruzko prentsaurrekoan esker ona eta «handitzen jarraitzeko gogoa» adierazi zuten bai jokalariak, bai direktiboek.

«Duela sei urte Txus Vidorreta eta Jon Arrindaren eskutik iritsi nintzen, nigan ia inork ere sinisten ez zuenean. Orain taldeak nire alde apustu egin du berriro», eskertu zuen Salgadok.

Bilbao Basketen ibilbideari buruz, «urteotan taldea nola hazi den ikustea harro egoteko modukoa da», esan zuen.

Taldeko presidente Xabier Jon Davalillok, berriz, Santutxukoaren lana eskertu gura izan zuen. Negoziatzekoa «oso arin» adostu dela argitu zuen, bide batez.

«Ia taldeak adina denbora darama Javik gurekin, handiago egiten lagundu digu eta gure intentzioa elkarrekin handitzen jarraitzea zen. Beraz, espero bezala, oso arin argitu dira negoziatzekoak, bi aldeok elkarrekin hazten jarraitu nahi dugulako».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo