GARA > Idatzia > Mundua

Lehia itxia oso iragartzen dute Serbiako lehen itzuliko hauteskunde emaitzek

15 egun barru egingo dute serbiarrek benetako hautua. Bigarren itzulian lehia oso itxia espero da. Nikolicen SRS talde panserbiarra indartuta atera da baina beste zerbait beharko du. Tadic presidentearen itxaropenaren giltzarria, ostera, Kostunica lehen ministro unionistak du.

p022_f01_199x108.jpg

Dabid LAZKANOITURBURU

Bozen %80a zenbatuta, Serbiako presidentziarako hauteskundeen emaitza ofizialek bat egin dute hautestontziak itxi eta berehala argitaratu ziren lehen inkestek iragarri zutenarekin.

Tomislav Nikolic SRS alderdiko hautagaiak lau puntu atera dizkio Boris Tadic egungo presidenteari. Hala ere, inork ez du bozen %50tik gora eskuratu ahal izan eta bigarren itzulian erabakiko da dena 15 egun barru, otsailaren 3an.

Parte hartzea aipatzekoa izan da, hauteslegoaren %62-3ekoa, are gehiago aurreko hauteskundeetako abstentzio kopuru handia kontuan hartuta.

«Serbia Handiaren» ideia bere egiten duen SRSk boto emaile kopuru finko eta tinkoa du baina ongo baino hobeto eutsi dio parte hartzeari.

Duela ia lau urte, 2004ko ekainean ospatu ziren hauteskunde presidentzialen lehen bueltan botuen %30 eskuratu zituen Nikolicek, Tadicek baino hiru puntu gehiago. Orduan parte hartzea %50tik beherakoa izan zen. Bigarren bueltan, ostera, Tadic gailendu zen %53arekin eta SRSko hautagaiak %45a baino ez zuen eskuratu.

Bi lehen itzulien emaitzak alderatuta, SRSk bederatzi puntu gehiago lortu ditu. DS alderdiko Tadicek zortzi puntu gehitzea lortu du, herenegungo parte hartzea kontuan hartuta pentsa zezakeen baino gutxiago. Izan ere, parte hartze handian ditu jarrita esperantza guztiak Europako Batasunarekin (EB) harremanak sendotzearen alde dagoen egungo presidenteak.

«Hauteslegoak Serbia eta EBren arteko harremanei buruzko erreferenduma balitz bezala hartu ditu presidentzialak», azaldu du Misa Brkic adituak parte hartzea esplikatu asmoz.

Bertako adituekin jarraituz, bi hautagaiek bigarren itzulerako margina urria dutela ondorioztatu dute Serbiako politikari buruz dakitenek.

SRS alderdi panserbiarra indartuta atera da lehen indar politiko bezala baina zerbait gehiago beharko du irabazteko. Tadic presidenteak 2004an gertatu zenaren errepikapenarekin amestuko du, nola ez, baina ez du ere erronka samurra.

Konstunicak giltzarria

Jovanovic liberalaren (%5a) hautesleen eta Serbiako gutxiengoen -Vojvodinako hungariarrak barnean- laguntza izango du ziurrenik Tadicek bigarren itzulian. Ez dirudi, ordea, nahikoa eta Vojislav Kostunica lehen ministroak giltzarria izan dezake eskuan.

Honek Ilic hautagaiaren alde egin du lehen itzulian, honek bozen %7a baino lortu ez duen arren. Kostunicaren alderdiak bozen %16a eskuratu zuen azkenenego hauteskunde orokorretan eta badirudi bere jarraitzaile askok SRSren alde bozkatu dutela -hor egon daiteke herenegungo emaitzen gakoetariko bat-.

Hori jakinda, Tadicek Kosovoren eskubide demokratikoen bere aurkako harrera berretsi zuen atzo bertan. «Oraingoan ez da 2004koa errepikatuko», ziurtatu zuen ostera Nikolicek.

Kostunica se hace de rogar por los favoritos

«Kostunica elegirá al nuevo presidente», titulaba «Bild». «Kostunica decide», coincidían los rotativos «Vecernje Novosti» y «Alo.» «El apoyo de Kostunica en la segunda vuelta moverá la balanza», estima el analosta Slobodan Vucetik.

El primer ministro, Vojislav Kostunica, no ha dado señal alguna sobre sus intenciones. Estas últimas son difíciles de preveer en Kostunica, con su semblante severo e impenetrable.

En el poder de forma ininterrumpida desde el derrocamiento de Milosevic, Kostunica ha descubierto su verdadero rostro con motivo de la crisis en torno a Kosovo. Inspirador de la nueva Constitución que proclama que Kosovo es «parte inalienable» de Serbia y del plan de acción ante la anunciada independencia del enclave, Kostunica defiende una ruptura con la UE en este supuesto.

En 2004 apoyó en segunda vuelta a Tadic, lo que le valió mantenerse como primer ministro tras las legislativas del año pasado. Ello no le ha impedido lanzar continuos guiños al opositor SRS, con los que le une su discurso panserbio. Ayer «europeísta», apuesta ahora por reforzar los lazos con Rusia y ceder a Gazprom la industria petrolera serbia. GARA

EBri mezua

Europear Batasunak Kosovon izango duen indarraren nondik norakoak zehazteko Nazio Batuen ebazpen berria exijitu zuen atzo Vuk Jeremic Kanpo Arazoetarako Serbiako ministroak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo