GARA > Idatzia > Ikusmira

Uribe babes eske etorri da Europara, baina argi utzi du babes hori zertarako erabiliko duen

Kolonbiak gatazka politiko sakona eta konplexua bizi du. FARCen esku dauden bahituen egoera eta Kolonbiako espetxeetan dauden preso politikoen egoera gatazka horren ondorioak dira, biak ala biak. Etorkizun hurbilean ez da aurreikusten gatazka horri irtenbide orokorrik emateko aukerarik, baina bahituen eta presoen arteko trukateka prozesu bat abiatzeko aukera izan liteke. Hala gerta dadin borondate politikoa behar da, ordea. Argi dago hori ez dela Kolonbiako gaur egungo gobernuaren ikuspuntua. Alvaro Uribe Europan zehar egiten ari den bira da horren adibide garbia.

Uribe babes eske etorri da Europara, baina egin dituen adierazpenek argi uzten dute babes hori ez duela Kolonbiak bizi duen gatazka politikoari irtenbide bidezkoa eta egonkorra emateko erabiliko. Sarkozyrekin bildu ondoren argi esan du «zero kostua» duten askapenak edo trukaketa isolatuak hobetsiko dituela. Era berean, FARC taldea zanpatzen saiatuko dela esan du. Hitz horiekin Uribek bere politika belikoaren porrota izkutatu, eta une honetan bere gobernuak bizi duen krisiarentzat irtenbide partziala topatu nahi du. Europara etorrita Uribek bide luzeegia egin du ibilbiderik gabeko adierazpen horiek egiteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo