GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Langraizko zuzendaritzak `lizunki' erabili ditu hildako presoen familiak»

Langraizko zuzendaritza kargutik kentzeko aldarrikatu du Salhaketak, kartzela horretan hil diren azken hiru presoen familiak «lizunki» erabili omen dituztelako «hildakoak alfonbraren azpian izkutatzeko». Presoen familiak heriotzak salatzeko bultzatuko dituzte.

p017_f02_148x092.jpg

Txotxe ANDUEZA |

«Lan honetan eman ditudan 25 urteetan ez da egon Langraizen zuzendaritza bat oraingoa egin duena egiteko gai izan dena», esan zuen Cesar Manzanos Salhaketa erakundeko presiden- teak, etsipenez.

Urtarrilaren 12an neska bat hilik agertu zen Langraizko ziega batean. Ohikoa denez, informazioa ez zen bide ofizialetik plazaratu. Azken bi heriotzen ondoren esan bezala, Langraizko zuzendaritzak «hildakoaren familiaren nahia» erabili zuen heriotzaren gaineko datu guztiak sekretupean gordetzeko. Salhaketako kideek susmoak hartu zituzten. Eta hilik agertutako neskaren senideek susmo horiek baieztatu egin dituzte.

Izan ere, pasa den ostiralean hildako neskaren bi senidek Salhaketarengana jo baitzuten, emakume presoak azken asteetan jasan zuen egoera salatzeko.

Gaindosia edo gaixotasuna?

Senideek esandakoaren arabera, hildako neska Gizakia Helburu programako zentro batean zegoen, gaixotasuna zela medio Gurutzeta ospitalera eraman zuten arte. «Abenduaren 14an -jarraitzen du senideen kontakizuna-, eta oraindik sukarra zuela, medikuaren alta eman zioten», eta handik gutxira, ur- tarrilaren 6an, Langraizen sartu zuten berriro. Hilaren 12an, neskak gurasoei telefonoz deitu eta esan zien: «Gaizki nago, sukarra daukat eta ez didate jaramonik egiten».

Egun horretan hil egin zen. Kartzelako zuzendariordeak eman zien gurasoei heriotzaren berri. Arratsaldeko 17.30ean izan zen. Heriotzaren arrazoiaz ere hitz egin zuen: «gaindosia». Hurrengo astelehenean informazio gehiago emateko deitzekotan geratu zen. Ez zuen deitu, ordea, eta gurasoek informazio bila kartzelara jo zutenean, zuzendariordeak esandakoarengatik barkamena eskatu zieten, gaindosiaren tesia deuseztatu zuten, eta heriotzaren arrazoia argitzeko autopsia egin beharko zutela erantzun zieten.

Gaur arte. Hori bai, heriotzaren nondik norakoak plazaratzekotan, kartzelak informazioa «kontrastatu» zezakeela ohartarazi zieten.

Ardurak argitu

Beste hainbatetan bezala, Salhaketak Langraizeko kartzelan dagoen emakumezkoen modulua itxi behar dela esan du, «emakume presoen osasuna, bizitza bera ere, erasotzen» duelako.

Gertatu diren azken hiru heriotzen aurrean izan duen jarrera ikusita, zuzendaritza hori kargutik kentzeko eskatu dute, «bere ardurapean dituzten pertsonen bizitzak bermatzeko». Beste arrazoi bat ere gaineratu dute: familiak «lizunki erabili ditu hildakoak alfonbraren azpian izkutatzeko».

Miembros del grupo ecologista Gurelur han colocado un nido artificial de cigüeña blanca en la iglesia de Santacara. De ese modo, sustituyen al natural que existía desde hace décadas y que se ha eliminado por peligro de caída dado su volumen y la inclinación.

informazio eza

Langraizko zuzendaritzak ez du kartzelan gertatzen diren heriotzen gaineko berririk zabaltzen. Hildakoen familiei ere informazioa ukatzen diote. Bertan hil den azken neskaren familiak, esate baterako, autopsia egin ote dioten ere ez daki.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo