GARA > Idatzia > Ekonomia

EH Bai-ren bi hautagai «Larrañagaren ondoan Kako eskuratu arte»

A.M. |

Maialen Araguas eta Ekaitz Mazusta Euskal Herria Bai koalizioak Maule kantonamenduan aurkezten dituen hautagaiek, elkartasuna adierazi diote Fred Larrañaga laborariari, Kako baserria eskuratzeko SAFER erakundearekin dituen gorabeheretan.

Egungo kontseilari nagusi Jean-Pierre Mirandek izandako «jarrera axolagabea» salatu eta, espekulazioari aurre egiteko bide bakarra baserria GFAren esku uztea dela gaineratu dute bi hautagaiek, «egitüra honek baizik ez beitü segürtatuko Kako etxaltea laborantxarako lür baratüko dela».

GFAk Larrañagari egun dagoeneko duen artzaintza jarduerarekin jarraitzea ahalbidetuko lioke. Ahalegin horretan, «etxaltea esküratü arte beren ondoan borrokatüko» dutela adierazi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo