Mixel Barnetxe presoak gose grebari ekin dio bakartzea eta bizi baldintzak salatzeko
A.M. |
Askatasunak jakinarazi du «espetxeko bizi baldintza gogorrak eta hasieratik pairatzen duen bakartze egoerak» bultzatuta, Mixel Barnetxek gose grebari ekin ziola urtarrilaren 12an.
Iazko irailaren 24an Polizia frantsesak egin operazioan atxilotu zuten Mixel Barnetxe Banka herrian eta ordutik espetxeratua eta bakartua dute Agene- ko presondegian. Protesta ekintza horrekin, operazio hura «muntaia poliziala» izan zela salatu nahi du, bide batez.
Elkartasun martxa
Berarekin atxilotuak izan ziren beste hiru kide ere bakartze egoeran daude. Hain zuzen ere, larunbatean, Donibane Garazitik 50 lagun Poitierseko eta Angulemako espetxeetara joan ziren, hurrenez hurren Pantxo Floresi eta Cedric Garairi elkartasuna helarazteko.
Espetxe politika «anker» hori gogor salatzearekin batera, Askatasunak gogorarazi du ez dela denbora asko operazio berean espetxeraturiko Joan Bidarte bere buruaz beste egiten saiatu zela. «Espetxe politikak herri honi eskaintzen dionaren adibide argiak dira» gaineratu du, eta «presoen eskubideen alde lanean jarraitzeko» deia egin zuen.
Los vecinos de Plentzia dieron la bienvenida al ex preso político vasco Fernando Etxegarai, Pinki, que el pasado 4 de enero recobró la libertad tras permanecer encarcelado durante veinte años. La comida popular en su honor se tuvo que trasladar a Urduliz al no dar permiso el Ayuntamiento de la localidad costera para utilizar el frontón de Plentzia.