GARA > Idatzia > Saskibaloia

Hondarribia-Irun

Txakartegik «kontzientzia lasai, eta gorroto gabe» utzi du taldea

GARA | HONDARRIBIA

Sei urte Hondarribia-Iruneko aulkian eseri ostean -azken hirurak entrenatzaile buru izaten-, Jon Txakartegi atzeko atetik atera zen astelehenean. Koparako ez zirela sailkatu kontuan hartuta, eta azken hileetan talde hondarribiarraren barruko tentsioa ikusita, erabaki hori ez zen harritzekoa.

Ondorioz, «ezustekorik gabe» hartu zuen Jon Txakartegik taldearen erabakia. «Egindako lanagatik kontzientzia lasai, eta gorrotorik gabe noa», onartu zuen entrenatzaile donostiarrak.

«Hilabete gogorrak izan dira, taldea merezi duen lekuan egon dadin ahal izan dudana egin baitut. Ea gorako bidea aurkitzen duen», esan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo