GARA > Idatzia > Mundua

Legebiltzarraren konfiantza eskatu du Prodik krisialdiari aurre egiteko

Legebiltzarraren konfiantza bereganatzen saiatuko da beste behin ere Romano Prodi krisialditik atera ahal izateko. Izan ere, Udeur alderdi demokristatuak koalizio gobernua utzi du, eta erabaki horrek gehiengorik gabe utzi du Italiako lehen ministroa. Kongresuak edo Senatuak bizkarra emanez gero, Giorgio Napolitano estatuburuak erabaki beharko du hauteskundeak aurreratzen dituen, oposizioak exijitzen duen bezala, edo trantsiziozko Gobernua izendatzen duen.

p025_f01_199x116.jpg

GARA |

Romano Prodiren Gobernua krisialdian murgilduta dago. Azkenaldian egon diren ustelkeria auziak eta Napoliko zabor bilketak eragin dituen protestak gutxi ez balira, Udeur talde demokristauak koalizio gobernutik ateratzea erabaki du. Clemente Mastella buru duen alderdiak argi utzi du Prodiren proposamenik ez duela sostengatuko eta hauteskundeak aurrera ditzala eskatu diote.

Erabakiak, Legebiltzarreko gehiengorik gabe utzi du lehen ministroa. Hala ere, Kongresua eta Senatuaren konfiantza bereganatzen saiatuko da.

Bere etorkizuna bi ganbaren esku utzi zuen. «Legebiltzarrean soilik erabaki daiteke Gobernuaren patua. Bertan egiaztatu behar dugu ea Gobernuarengan konfiantzarik dagoen ala ez», nabarmendu zuen Prodik Kongresuan eginiko agerraldian.

«Zuek zarete erabakiak hartu behar dituzuenak. Dagozkizuen ardurak modu publiko eta argian zuen gain hartu behar dituzue. Horretarako aukeratu zaituztete», plazaratu zuen.

Bere hitzetan, «Zuzenbide Estatuan, ez informazio agentziek, ezta telebistan egiten diren eztabaidek ere, ez dute Gobernuaren etorkizuna erabakitzen».

Gobernuaren ardura hartu zuenetik hogei hilabete besterik ez dira igaro. Epe horretan hainbat une zail bizi izan ditu Prodik. 2006ko maiatzaren 23an, Legebiltzarraren konfiantza lortu zuen. Uztailaren 27an, beste konfiantza boto bat izan zuen. Soldaduek Afganistanen jarraitu beharra zen orduko eztabaidagaia. Abenduaren 2an, milioi bat lagunek manifestazioa egin zuten Erroman Silvio Berlusconiren alde, eta Prodiren kontra.

2007ko otsailaren 21ean, ez zuen Senatuaren gehiengorik lortu atzerri politikari zegokionean. Ondorioz, Prodik dimisioa aurkeztu zuen, baina Giorgio Napolitano estatuburuak ez zuen onartu. Otsailaren 28an, Senatuaren konfiantza berreskuratu zuen. Uztailaren 24an, herri ekimenak hauteskunde legedia aldatzeko 500.000 sinaduratik gora bildu zituen. Urriaren 14an, Erromako alkate Walter Veltronik Partidu Demokrata osatu zuen zentro-ezkerreko koalizioko alderdi nagusiekin.

Aurtengo urtarrilaren 17an, Justizia ministroa izateari utzi zion Mastellak, eta bere alderdiak Prodi ez zuela sostengatuko iragarri zuen. Mastellaren emaztea etxean atxilotuta dago ustelkeria leporatuta.

Hasiera-hasieratik, Prodirekin harreman kaskarra izan du. Hamaika aldiz kritikatu du haren jarduna. Oso adierazgarria izan zen atzo bertan esanikoa: «Zentro-ezkerreko esperientzia politikoa agortuta dago jada».

Udeur alderdiak ez du hauteskunde legea aldatu nahi, ez Legebiltzarrean, ezta galdeketa baten bidez ere. Aldatzekotan, talde politiko txikiek, Udeur kasu, boterea galduko lukete.

Gauzak horrela, gaur Kongresuan izango da Prodi eta bihar Senatuan sostengu bila.

Balorazio ona

Arazoak arazo, Prodik Gobernuaren balorazio positiboa egin zuen. «Italia zutiarazten jakin du». Hazkundeak gora nabarmen egin duela adierazi zuen. Bere hitzetan, azken hamar urteetako handiena da.

Depende del voto de los siete senadores vitalicios

El futuro de Prodi está en el aire aunque él se muestre optimista y diga que puede conseguir la confianza de ambas cámaras. Pero, tras la salida de UDEUR, el Gobierno se ha quedado con un senador menos que la oposición, 155 contra 156. Pero, además de perder el apoyo de los democristianos, el primer ministro se puede quedar sin otros aliados de coalición. El senador de izquierda Franco Turigliatto manifestó su disgusto con el discurso pronunciado por Prodi en el Congreso y anunció que no le renovará la confianza.

Tampoco está clara la posición que adoptarán los liberaldemócratas de Lamberto Dini. De su decisión depende el voto a favor o en contra de tres senadores; el propio Dini, Natale d´Amico y Giuseppe Scalera.

Al igual que el partido de Clemente Mastella, tanto Turigliatto como los tres senadores liberaldemócratas pusieron en peligro la estabilidad de Prodi en otras ocasiones, convirtiéndose en el ejemplo más evidente de la falta de cohesión en la coalición de centro-izquierda.

Prodi mira ahora hacia los siete senadores vitalicios. De entre estos cuenta con el respaldo de Rita Levi, Oscar Luigi, Carlo Azeglio Ciampi y Emilio Colombo. Giulio Andreotti ha asegurado su apoyo al Gobierno, mientras que la postura de Francesco Cossiga sigue siendo una incógnita, así como la de Sergio Pinifarina. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo