Hizkuntza gutxituak
Orreagako Agiria plazaratu dute Lihuriko Egunen ondorio gisa
EIEk Bardozen antolatutako Lihuriko Egunen ondorio gisa, idazle alsaziar, euskaldun, bretaniar, katalan, kortsikar eta okzitaniarrek Orreagako Agiria kaleratu dute: «Baiezten dugu gure literaturen balore unibertsala eta jokabide premiatsua. Nahi dugu maila guzietan, liburuaren ekoizpen, hedapenean ari diren erakundeengandik berdintasunean tratatuak izan, ondoko belaunaldiei helarazia izaiteko gisan».