Inauterietako Maskara Lehiaketan parte hartzeko epea amaitzear dago
Maskara Lehiaketan parte hartzeko epea gaur amaituko da, Urigain kultur etxean (17.30etik 19.30era). Maskarak edozein materialez egin daitezke; beti ere aurpegiari egokituta egon beharko du. Interesdunek hiru mailatan parte har dezakete: 8-9 urte bitartekoena, 10-11 urtekoena eta 12-14 urtekoen maila. Gaia librea da eta begietako maskara aurkeztuz gero, nahitaez, aurpegia kopetaren erditik sudur azpiraino estaltzen dutenak izan beharko dira. Sari banaketa kultur etxean izango da ostegunean, hilak 31, 18.00etan.