GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gatazka konpontzeko proposamen baliagarriak eskatu ditu Batasunak

Batasunaren iritziz, hirukoak deituta egin zen manifestazioak orain 30 urte abian jarritako «marko juridiko-politikoa» baieztatu baino ez zuen egin eta horrek «Madrilek azkeneko hitza izaten jarraitzea, euskal herritarren eskubideak urratuak segitzea eta indenpendentziari ateak ixtea» dakar. Indar abertzaleak, gatazka konpontzeko eraginkorrak diren formulak aldarrikatu ditu eta gogora ekarri du mahai gainean jarria dutela Marko Demokratikorako Proposamena.

p013_f01.jpg

GARA |

«EAJ eta PSOE demostratzen ari dira ez dutela nahi marko demokratikorik». Batasunaren iritziz, orain 30 urte abian jarritako «marko juridiko-politikoaren aldeko hautua egiten jarraitzen dute», eta honek, «Madrilek azkeneko hitza izaten jarraitzea, euskal herritarren eskubideak urratuak segitzea eta indenpendentziari ateak ixtea» dakar.

Zehazki, iragan larunbatean egindako «Gernikako Autonomia Estatututik sortutako EAEko erakundeen aldeko manifestazioak», horixe baieztatu baino ez duela egin uste du.

Indar abertzaleak, ordea, beste behin ohartarazi du «Euskal Herriak bizi duen egoera larri honi erantzuteko hirukoak proposatzen duen errezeta aspalditik zaharkitua» dagoela. Beraz, «30 urte igaro eta gero, eta marko juridiko-politiko honen porrota baieztatu ondoren, EAJk ezin du proposatu berriro ere formula juridiko-politiko bera edo antzekoa».

Urteetan atzera jo eta Estatu espainolak Gernikako Estatutua eta Nafarroako Foru Hobekuntza Euskal Herria zatitzeko eta aldarrikapen independentistak baretzeko asmoarekin ezarri zirela gogora ekarri du: «Orduan, ezker abertzaleak erreforma hau gogor kritikatu zuen, ez zuelako Euskal Herriaren izaera politikoa onartzen eta Madrilek gure etorkizuna erabakitzen jarraituko zuelako; EAJk, aldiz, ontzat eman zuen erreforma hau eta 30 urte hauetan Estatu espainoleko erregimen autonomikoan oso eroso sentitu da».

«Iruzurra agerian»

Baina urte hauetan guztietan Gernikako Estatutuaren nahiz Nafarroako Foru Hobekuntzaren «iruzurra» agerian geratu dela nabarmendu du. «Porrotarren arrazoia ezker abertzaleak orain dela 30 urte esan zuena eta etengabe errepikatu duena da: marko hauek ez dutela Euskal Herriaren aitortzea eta gure etorkizuna erabakitzeko ahalmena errespetatzen». Horregatik, uste dute, marko hauek erortzen hasten direnean, ezin zaiola erantzun egoerari «EAJk egiten duen bezala, marko hau indartzeko, aldarrikatzeko eta goraipatzeko manifestazio bat antolatuz». Are gehiago, Batasunak kritikatu duenez, «Madrilek aspalditik agintzen du hemen, eta EAJk onartu egin du beti menpekotasun politiko hori, nahiz eta batzuetan ados ez dagoela adierazi duen»; horrexegatik, beren hitzetan, «Atutxa kasuaren aurrean PNVk agertzen duen harridura ez da batere sinesgarria».

Alderdi independentistak gatazka politikoa gainditzeko baliagarriak izango diren formula berriak behar direla nabarmendu du: «Ezker abertzaleak zentzu honetan bere proposamena egin du, gatazka konponduko duena, euskal herritarren menpe uzten duelako Euskal Herri osoaren etorkizunari buruzko erabakia, baita estatu independientea izatearen erabakia ere; horregatik deitu diogu Marko Demokratikorako Proposamena».

Beste alderdiei ere dei egin die eta «gatazka konpontzeko proposamen hoberik baldin badaukate» mahai gainean jar dezaleta eskatu die.

Atutxa insiste en que la manifestación no era contra nadie

El ex presidente del Parlamento de Gasteiz, Juan María Atutxa, aseguró ayer que se siente «muy tranquilo» ante el pronunciamiento que el Consejo General del Poder Judicial pueda realizar hoy sobre la manifestación celebrada el sábado. Afirmó que con ella se quiso «alzar la voz» porque la sociedad no está dispuesta a «soportar tropelías» contra las instituciones.

En una entrevista concedida a ETB, Atutxa recalcó que la ciudadanía «salió a la calle, serenamente, civilizadamente, contra nadie, sino en defensa de nuestras instituciones». Sobre la presencia del lehendakari en la marcha manifestó que él no quisiera tener «un lehendakari que no salga a la calle junto a la ciudadanía como uno más a reivindicar respeto a una institución como el Parlamento vasco».

Atutxa se refirió también a la postura que pueda adoptar el CGPJ y precisó que «una cosa es este órgano y otro las personas». «Escuchando algunas voces de algún portavoz, recientemente, del propio CGPJ, cabe esperar cualquier cosa», advirtió.

Por su parte, la actual presidente del Parlamento de Gasteiz, Izaskun Bilbao, abogó por la creación de un órgano arbitral «que sea capaz de resolver los conflictos que puedan surgir entre dos poderes iguales en un Estado de Derecho».

«Si dos partes, en condiciones de igualdad, tienen un conflicto -precisó Bilbao-, lo lógico es que pueda haber un tercero que los resuelva». Añadió en este sentido, que, en este caso, «una de las partes en conflicto, el Tribunal Supremo, es el que ha resuelto el asunto». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo