GARA > Idatzia > Futbola

NAZIOARTEKOA Protagonistak

Cristiano Ronaldok denboraldiko hogeita bosgarrena erdietsi zuen

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Asteburu honetan ez da Premier Leaguerik egon, baina futbolak ez du etenik izan Ingalaterran. Bertan, FA Cup txapelketako, munduko lehiarik zaharreneko, final hamaseirenak izan baitziren.

Kanporaketa horretako partidarik interesgarriena Manchester United-ek eta Juande Ramosek zuzentzen duen Tottenhamek jokatu zuten. Beste behin ere, norgehiagokak protagonista nagusi bat izan zuen: Cristiano Ronaldo. Portugaldarrak bi gol egin zituen eta orotara, jada, denboraldi osoan 25 erdietsi ditu. Zifra horiekin Cristiano Ronaldok argi utzi du munduan dagoen jokalaririk desorekatzaileena dela. Gainera, Sir Alex Fergusonen eskutik, akats taktikoak gutxitzen ari da eta gero eta aurrelari efektiboagoa bilakatzen ari da.

Deabru gorriak azkenean 3 eta 1 gailendu ziren eta aurrera egin zuten. Horretaz gain, igandean, Sheffield United-ek jardunaldiko ezustea eman zuen Manchester City kanpoan utzita eta Cardiff Cityk ere hurrengo kanporaketarako txartela eskuratu zuen.

Orain, final-zortzirenei begira, United-ek Arsenal izango du aurkari.

Patoren lehenak

Ronaldo erabateko izarra da, baina azpitik ere dirdira egin nahi duenik ere badu. Horietako bat Alexandre Pato brasildarra da. 18 urteko gazteak berriki egin du bere debut ofiziala Milanekin eta igandean Genoan, bere taldearen bi golak egin zituen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo