Binakako Txapelketaren balantzea
Lesio eta ezbeharrek eragina izan dute lehen itzulian
Oraingoz hiru bikotek bakarrik jokatu dute beti titularrekin, baina kopuru horrek behera egingo du, asteburu honetan Patxi Ruizek mina hartu baitu eskuan
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Binakako Txapelketaren barruko lehen ligaxkako lehen itzulia amaituta, balantzea egiteko garaia da. Bikote bakoitzak lau partida jokatu ditu eta lehen txanpa honen ezaugarri nagusia pilotariek izan dituzten lesio eta ezbeharren kopuruarena izan da. Orain artean, zortzi bikoteetatik hiruek baino ez dute lortu partida guztiak ordezkorik gabe jokatzea: Titin-Laskurain, Koka-Begino eta Bengoetxea-Patxi Ruiz. Datorren jardunaldian, ordea, kopuru hori jaitsi egingo da, Patxi Ruizek min hartu baitzuen aurreko larunbatean.
Horiek horrela, badirudi txapelketan zehar gutxieneko maila fisiko batean egoteak berebiziko garrantzia izan dezakeela finalerdietarako txartela eskuratzeko garaian. Koka-Begino eta Xala-Pascual izan daitezke esan berri denaren adibiderik onenak. Aurreneko partida ikusita, bazirudien Xalak eta Pascualek ez zutela arazorik izango sailkatzea lortzeko, baina Xalaren lepoko minak bertan behera utzi ditu ia-ia Aspeko bikotearen aukerak, Iñigo Pascualek lan ona egin duen arren.
Koka eta Begino, aldiz, ez ziren faboritoen artean sartzen, ez txapelketa hasi aurretik ez aurreneko partidak jokatu ondoren. Baina beste batzuek behera egin duten bitartean, Asegarcekoak mailari eusteko gai izan dira eta sailkapeneko erdialdean kokatu dira bi garaipenekin. Adibide on bat: berebiziko txapelketarik egin gabe, Juantxo Koka hirugarren postuan dago lehiaketako pilotaririk onentsuena saritzen duen Euskadi Irratia Sarian.
Berdintasuna
Sailkapenari dagokionez, lehen itzuliaren amaieran hiru taldetxo banatu daitezke: txartela esku-eskura duten bi bikote, azken egunera arte borrokan ibili beharko duten beste lau, eta jada gauzak oso zail dituzten azken bi bikoteak. Hori bai, matematikoki ez dago oraindik ezertxo ere erabakita.
Orain artean, ibilbiderik onena egin dutenak Aspeko bi bikote dira: Gonzalez-Barriola eta Titin III-Laskurain. Lautik lau eta lautik hiru partida irabazi dituzte, hurrenez hurren, eta sekulakoa gertatu beharko litzateke horiek finalerdietatik at gelditzeko. Are gehiago, oso litekeena da bizpahiru partida txartela jada poltsikoan dutela jokatzea. Kontuan izatekoa da, gainera, Gonzalez eta Titin izan direla azken jardunaldiko pilotaririk onenak -57 puntu bakoitzak Euskadi Irratia Sarian-, azkaindarra dela liderra sailkapen nagusian -191 puntu- eta Titin bigarren dagoela -169 puntu-.
Bigarren taldetxoa Asegarceko bikoteek osatzen dute. Arrazoi ezberdinengatik -lesioen erruz batez ere- batzuek ez dute espero zen maila eman eta beste batzuek ezustean sartu dira sailkapeneko erdialdera. Lau bikoteak bina punturekin daude eta bigarren itzuliak erabakiko du aurrera egingo duten ala ez.
Azkenik, Aspeko beste bi bikoteak: Xala-Pascual eta Eugi-Lasa III. Xala eta Pascualen kasua azaldu dugu; Eugi eta Lasarena, aldiz, logikoagoa da. Lasa atzelari ona zatekeen Irujo on batentzat, baina txispa askorik gabe dabilen Eugiren ondoan gehiegi sufritzen du. Horren emaitza, partidarik irabazi ez izana.
Titín volvió a demostrar su gran estado de forma en el estelar del Beotibar. El de Tricio no tuvo reparos en repetir actuación tras su partido del sábado en Íscar y se impuso por 22-19 a Capellán y Eulate en Tolosa. Miguel Capellán también es de los que está jugando muchísimos partidos en los últimos dos o tres meses y ayer vendió muy cara su derrota. El choque tuvo 67 minutos de duración y el único tanto de saque del partido fue para Titín, que terminó el encuentro con 14 tantos, por 9 de Capellán. Los azules se adelantaron 2-6 en el marcador, pero los colorados no tardaron en adelantarse en el luminoso: 10-6, 15-9, 19-12 y el 22-19 final.