GARA > Idatzia > Gutunak

Inazio Agirre Ezker abertzaleko kidea

Euskaltzainburuari

Andres Urrutia euskaltzainburuak zioen, «Euskaltzaindiaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren (EEK) arteko hitzarmena politika eta ideologia orotik kanpo dago. Tresna honek azpimarratzen du, haatik, iparraldeko botere publikoen erabakia (...). Horretarako sortu da, sortu ere, EEK, bertara bildu dituzte Frantziako botere publikoek euskarari buruzko ahalak» (GARA, 2008-01-24).

EEK Frantziako botere publikoen menpeko da, eta Frantziako Konstituzioak eta botere publikoek euskararen ofizialtasuna ukatzen dute iparralde-an. Ez euskara ez Euskararen Herria aitortzen dute. Beraz, Estatu frantsesak euskara desagerrarazteko darabilen politika suntsitzailearen barruan dago hitzarmen hori. Eta, horrek, Euskaltzainburuaren baieztapena gezurtatzen du, nire ustez.

Euskaltzaindiaren elkarla-nak «aintzat hartu behar du Euskal Herriko lurralde desberdinen egoera politiko, sozial eta kulturala». Baina horrek ez du esan nahi sinatu duen hitzarmena politika eta ideologia orotik kanpo dagoenik, Estatu frantsesak iparraldean euskara galtzeko daraman politika eta ideologia barruan dagoela baizik.

Bestalde, «Euskararen Akademia bera eraberritze-prozesu sakonean sartuta dagoenez», egokia litzateke euskara zaintzeko gogoeta estrategikoa egitea: egoera minorizatua gainditu eta Euskal Herria euskalduntzeko, euskarak ez ote duen ofizial izan behar euskararen herrialde guztietan, gaztelaniak Madrilen eta frantsesak Parisen duten pareko ofizialtasunarekin; Europako herritarren, hizkuntzen eta herrien arteko berdintasuna errespeta dadin, eta Europako hizkuntz aniztasunak iraun dezan.

Adeitasunez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo