GARA > Idatzia > Euskal Herria

8.000 kanpaleku eta 500 lagunentzako menua izango dira Lezon Gazte Topagunean

Martxoaren 21ean hasi, eta lau egunez «euskal Estatu sozialistaren eraikuntzan mugarri berri» bihurtu nahi duten Gazte Topagunean, 8.000 lagunentzako kanpalekua eta eguneko 500 menu aurreikusi dituzte.

p023_f01_148x136.jpg

Kepa PETRALANDA |

«Euskal Estatu sozialista erai- kitzeko, independentzian bizitzeko aukera emango digun proiektuari erantzuten dioten eremu eta dinamikak landuko ditugu, eta, horretarako, beharrezkoa den bizi eredua erreproduzitu». Hori da, atzo, gazte independentistek esandakoaren arabera, Gazte Topagunea 08 ekimenaren egitarauak eskainiko duena.

1994az geroztik bi urtean behin egin diren gazte topaketak Lezon izango dira aurten, martxoaren 21ean hasi, eta 24ra bitartean, eta «Etorkizuna independentzia!» lelopean.

Hainbat gairen inguruan «erradiografia azkarra» egin eta gero -klase zapaltzailea, Abia-dura Handiko Trena, «ustezko» etxebizitza eskubidea, Bologna prozesua, euskara eta emakumearen eskubideen zapalkuntza...-, «Gazte Topaguneko egi-tarauak errealitate horri» eran- tzuten diola esan zuten antolatzaileek, eta horren haritik, gaineratu zuten Gazte Topagunea 08 «mugarri berri bat» izango dela «euskal Estatu sozialistaren eraikuntzan».

Ohikoa den moduan, ekimena erabat «parte hartzailea» izango da. Jaialdi jendetsua espero dute, izan ere, «kalitatezkoa eta ekonomikoa» den menua prestatu baitute 500 pertsonarentzat, eta 8.000 lagunentzako kanpatzeko lekua izango da.

Eskola Gorria, gaztetxea...

Gunez guneko ekitaldiei dagokienez, Eskola Gorria izeneko txokoan «lau egunez, independentzian bizi den herriak izan beharko lituzkeen erreferentziak eta izan beharko lukeen eskola» landuko dituzte. Gaztetxea izeneko gunean, ogitarteko eta gosari eskaintza izango da egunero; «lasai egoteko txokoa izango da», aurreratu zuten atzo. Bertan izango da «Sextabaida», eta horrekin batera Girls Who Like porno kolektiboak «sexualitatearen beste ikuspegi bat zabalduko du».

Bestetik, «Kultur sortzaileen topaleku» izango da Kultur gunea. Gazte Txalapartarien II. Topaketak izango dira, eta Ez Dok Amairu taldeari erreferentzia egingo diote, besteak beste.

Herri gunean, jaia eta herri giroa izango dira protagonista. Akelarrea izango da, eta multiabentura txokoa eta rock maratoia ere inguru honetan izango dira. Auditoriuma, aldiz, hitzaldietarako eremu izango da.

Aurten, «kanpotik etorritako lagunek», delegazioek, Kamaradak gunean izango dute lekua. Musika arloan, Ken7, Sorkun, Koma, Deskontrol, Anestesia, Gose, Petti, Delorean, Xikinkei, Amaiur, Edan, Gu ta Gutarrak, Hesian, Katamalo, Etam eta EsneBeltza arituko dira, baina oraindik bada konfirmatu beharreko beste kantari eta talderik.

«mugarri berriA»

«Etorkizuna independentzia!» lelopean, Gazte Topagunea 08 «mugarri berri bat izango da euskal Estatu sozialistaren eraikuntzan», esan zuten atzo gazte independentistek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo