GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Idi-probak

Sekulako partaidetza izango dute Abadiñoko proba ospetsuek

  J.L. | DONOSTIA
 

Sekulako partaidetza izango dute Abadiñoko idi probek. Kirol honetako ekitaldirik garrantzitsuenak izan ohi dira Abadiñon egindako horiek, eta aurten Inauteriekin batera ospatuko dira.

Etzi abiatuko dira ekinaldiak, eta 17.00etatik aurrera, Laskiren, Aburuzaren eta Subinasen uztarriak izango dira aurrez aurre. Egun berean, 22.00etan hasita, berriz, Arbelaitzen, Txertudiren, Retegiren eta Garmendiaren idiak neurtuko dira.

Astelehenean ere bi ekinaldi izango dira. 17.00etan hasita, Telleriaren, Lopategiren eta Pedernalesen uztarriak izango dira ikusgai. 22.00etan hasita, berriz, Zerainen, Landazabalen eta Matxainenak. Asteartean ere beste bi ekinaldi jokatuko dira. 17.00etatik aurrera, Andrakasen, Illarretaren eta Nardisen idiak arituko dira. 22.00etan, berriz, Telleriaren, Illarretaren eta Etxeberriaren idi pareak neurtuko dira.

Asteazkenean 22.00etan hasi, eta bertan arituko dira Artolaren, Intxortaren, Maguregiren eta Lopategiren uztarriak.

Ostegunean ere ekinaldi bakarra izango da, eta bera, 22.00etan hasiko da Bilbaoren, Frantxillaberriren, Ixamaren eta Artzadunen idiekin. Ostiralean, hilaren 8an, alegia, Letearen, Solagurenen, Zabaldoren eta Illarretaren idi pareak izango dira.

Hilaren 9an, berriro ere bi ekinaldi egongo dira, 17.00etan bata, Telleriaren, Solagurenen eta Intziarteren idiak izango direla, eta 22.00etan, berriz, bestea, Akuletirenak, Santanorenak eta Illarretarenak.

Otsailaren 10ean, 17.00etatik aurrera, Uzkudunen, Azkenen, eta Epiolaren uztarriak neurtuko dira, eta 22.00etatik aurrera, Mendiperenak, Izetarenak eta Olidenenak. Azken eguna, hilaren 11 izango da. 17.00etatik aurrera, Basoarteren, Izetaren eta Illarretaren idiak arituko dira, eta bukatzeko, 22.00etatik aurrera, berriz, Lopategirenak, Artasorenak eta Ibañarrietarenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo