GARA > Idatzia > Non Zer

Kanpingags konpainiak «Hor al zaude?» antzerki lana taularatuko du Ordizian

Kanpingags Konpainiak Javier Daulte antzerkigile argentinarraren «Hor al zaude?» antzezlana aurkeztuko du Herri Antzokian. Maitasunari buruzko gogoeta egiten du obra honek. Ainhoa Aierbe, Asier Hormaza eta Aitor Gabilondo arituko dira aktore lanetan, Joseba Apaolazaren zuzendaritzapean. Obra Patxi eta Ana elkarrekin bizitzen hasten direnean abiatzen da. Etxea kaskarra eta txikia da: lekua kaxaz gainezka dago, berogailua ez dabil eta auzokoekin arazoak dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo