GARA > Idatzia > Txirrindularitza

pista Espainiako Txapelketa

Euskaldunek nagusitzeko abagunea dute Palmako belodromoan

Euskadiko selekzioak bederatzi domina erdietsi zituen iaz eta marka hura gainditzen saiatuko dira gaurtik igandera arte. Maeztu eta Olaberria gipuzkoarrak liderrak dira eta sasoiko iritsi dira.

p048_f01_097x184.jpg

Unai iRARAGORRI | BILBO

Euskadiko selekzioak eta Reyno de Navarrak multzo sendoak aurkeztuko dituzte gaur Palman Espainiako pista txapelketan, eta dominak pilatzeko parada dute gaurtik igandera bitartean. Asier Maeztuk, Leire Olaberriak eta Hodei Mazkiaranek protagonista izateko aukerak dituzte.

Los Angeleseko Munduko Kopan sei euskaldun aritu ziren eta Cespa-Euskadik eta Reyno de Navarrak bultzada eman diote Euskal Herriko pistari.

Hortaz, euskaldunak dira Estatu espainolaren mailan nagusiak. Iazko Txapelketan, Euskadik bederatzi domina eskuratu zituen eta Nafarroak, aldiz, bost.

Aurten, marka hori gainditzear daude. Euskadikoan, Maeztu eta Olaberria dira buruak. Bidelan taldekoak jazarpen proba du xede gaur, aurkariak goi mailakoak izango dituen arren, besteak beste, Escobar eta Tauler. Iaz, brontzea eskuratu zuen. Sasoian helduko da.

Olaberriak, berriz, sekulako ibilbidea du Txapelketetan. Guztira, 18 domina lortu ditu azken lau urteetan; iaz, urrezko hiru. Ikaztegietakoak proba guztietan hartuko du parte.

Beste aukerak

Elite mailan, Elorriagak behera egin du Europako Txapelketa irabazi zuenetik eta azkenak ematen ahaleginduko da. Anzizarrek, ordea, urratsak ematea izan behar du helburu. Gipuzkoarrak Moyua Saria irabazi zuen lehengo asteburuan. Abiaduran, Larrinaga podiuma zapaltzen saiatuko da.

23 urtetik beherakoetan, lasterketak irekiagoak dira. Martzel Elorriagak, Leanizbarrutiak, De Lisek eta Agirrezabalak dominak lortzeko gaitasuna dute.

Emakumezkoetan, Iturriagaren helburua nagusia Olaberriari laguntzea da eta gaur lehen urratsa dute puntuazioan. Edonola ere, abadinoarrak ere aukera izango du protagonista izateko, iaz bezalaxe. Zorrilla gaztea etorkizuneko apustua da.

Taldekako jazarpen eta madison lasterketetan Elorriagaren mailaren menpean egon dira aurten euskaldunak. Izan ere, proba bat egin zuen atzo bizkaitarrak eta madison proban lehiatzea erabaki zuen Maezturekin batera -De Lis-Anzizar da beste bikoa-, baina ez da jazarpen olinpikoan arituko; Maeztuk, De Lisek, Anzizarrek eta Martzel Elorriagak osatuko dute laukotea.

Mazkiaran aspira a todo en velocidad

Si Euskadi cuenta con grandes fondistas pero apenas tiene opciones en velocidad, el Reyno de Navarra centra sus opciones en esa segunda disciplina. Mazkiaran y el andaluz Alonso -Andalucía tampoco compite como selección- forman parte del equipo de velocidad de la selección española y parten con opciones de subir, como mínimo, al podio, en keirin, el kilómetro, velocidad individual y por equipos, donde Xabi Costa completará el trío. Las posibilidades de Mazkiaran de ser olímpico pasan por sumar el máximo de puntos UCI y competir con los elite, y si lo hace con el Reyno de Navarra sus posibilidades aumentan mucho. Llega en un gran estado de forma, tal y como demostró en Los Angeles, y la ausencia de Escuredo multiplica sus opciones.

En la categoría femenina, Morentin (Berritxako) ha marcado buenos tiempos en los últimos test en Tafalla y pugnará por las medallas en velocidad. Más justa de preparación llega Eslava (Urrats), aunque su calidad le puede llevar delante en fondo. Por último, Sanz (Lizarte) tratará de hacerse un hueco en sub 23 y luchar por el podio en scratch.

Los elite y los sub 23 compiten por separado

Al igual que en los años anteriores, los elite y los sub 23 competirán por separado en las pruebas individuales. Se pondrán en juego 21 títulos: kilómetro, velocidad, keirin, persecución, scratch y puntuación (elite, sub 23 y féminas) y las tres pruebas por equipos, velocidad, persecución olímpica y madison.

Torrent es baja y Escuredo no corre individuales

Los Campeonatos en Palma suman puntos para el Mundial y los Juegos Olímpicos. Por ello, estarán los mejores. Torrent es baja por una fractura en un dedo de la mano y Escuredo, en fase de recuperación, no competirá en pruebas individuales. Llaneras sí disputará puntuación y madison.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo