GARA > Idatzia > Euskal Herria

Umorearen eta txantxaren jaiak eztanda egin du Tolosako kaleetan

Baten bat egongo da dagoeneko ajeak jota Tolosan. Atzo hasi baitziren inauteriak. Asteartea bitartean parrandarako aukera ezin hobea izango dute herritarrek, baita herrira bertaratzen diren guztiek ere.

p027_f01_111x111.jpg

GARA |

Tolosan, eguerdiko 12.00etan puntu-puntuan, egin zuen eztanda suziriak eta horrela ira-garri zen urteko egunik zoroenen eta alaienen etorrera: inau- teriak hasi dira. Azken urteetako goiztiarrenak dira eta jendea, hala ere, irrikitan zegoen noiz hasiko zain.

Urtero legez, udaletxe aurrea jendez leporaino zegoen suziria botatzerako, eta txantxak eta umoreak hartu zuten dagokien tartea. Sei egun hauetan Udalaren kargu egingo den udalbatzak eman zuen bururatu zaizkion asmo xelebreen berri, plazan bildutako guztien gozagarri. Besteak beste, herritar bakoitzari pixontzi bana emango diotela jakinarazi zuten.

Eguzkia ere inauteri zale

Behin suziriak eztanda egin zuenean, inauterietan hain ezagunak eta ezinbestekoak diren txarangak jo eta su hasi ziren baz- ter guztiak alaitzen.

Herenegun arratsean eta gauean euri ugari egin zuen arren, eguzkia ere inauteri zalea da, nonbait, eta eguerdirako bete-betean jotzen zuen hark ere. Egun osoan giro paregabea izan zen Tolosan.

Indarrak gorde behar dira, ordea, bai behintzat datorren astera arte inauteriez gozatu nahi duenak. Jaia eten eta mozorroak ondo prestatzeko beta ere hartu beharko da, igandetik aurrera ez baita mozorrotu gabe kalera irteteko aitzakiarik onartuko.

Tolosan ez ezik, inauteriak direla-eta makina bat herritan jai izan zuten atzo. Hainbat astetan prestatutako mozorroz jantzirik irten ziren kalera, halaber, hainbat ikastetxetako ikasleak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo