GARA > Idatzia > Bruesa

LEB

Aurkariari hiru garaipeneko aldea kendu nahi dio Bruesak

GARA| DONOSTIA

Iragan asteko Kopa alde batera utzi, eta benetako helburu duen Ligako partida garrantzitsua jokatuko du gaur arratsaldean Illunben (Teledonostia 20.30) Bruesa Gipuzkoa Basketek Tenerife arerio zuzenaren aurka. Bigarren itzuliari hasiera emateko ez zaie batere aurkari xamurrik tokatu Pablo Lasorenei, baina irabazteak kanariarrak hiru garaipenera jartzeko modua emango lieke, kanariarrek lehen itzuliko partidan lortutako hamalau puntuko aldea gainditzea bigarren mailako helburua bailitzateke.

Defentsa eta errebotea

Gauzak horrela, donostiarren entrenatzaileak oso argi dauka zeintzuk izango diren partidako giltzak: defentsa eta errebotea. Aste honetan bertan kontratua beste urtebetez luzatu duen gasteiztarrak azaldu zuenez, «Tenerife oso aurkari deserosoa da guretzat, bere joko moldeagatik. Oso saskibaloi bizia jokatzen dute, jaurtiketa askoduna eta jabetza aldaketa ugarirekin. Hau defendatzeko gai ez bagara, aurrerantzean oso gaizki pasatuko dugu».

Taldea bere osotasunean da arriskutsua, baina jokalari bat zaindu beharko dute bereziki donostiarrek, Barbour, txapelketako saskiratzailerik onena, partidako hogei puntutik gora egiten dituena. «Batzuek oso berekoiak dela esan ohi dute, baina nik ez dut horrelakorik uste. Joaneko partidan min handia egin ziguten bere asistentzia eta barneraketekin», gaineratu zuen.

Hilabete garrantzitsua izango da otsaila Bruesarentzat eta irabazten hastea oso ona litzateke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo