GARA > Idatzia > Lagun Aro

Kanarietako inauteriak aurretik eraman ditu bilbotarrak

English, Moran eta Caner-Medleyk min galanta eman zuten hiruko jaurtiketen bitartez. Partida hirugarren laurdenean apurtu zen, 31-20 partzialaren ondoren. Bilbao Basketek Kanarietan irabazi ezinik darrai.

p040_f01_097x184.jpg

KANARIA HANDIA 86

BILBAO BASKET 74

Arnaitz GORRITI | BILBO

Azken bi asteetan behera egin du Iurbentia Bilbao Basketen mailak. Kanarietan gainera, ezin du inola ere irabazi. Inauterietako ajerik gabe, Kalise Gran Canariak berriz ere aurretik eraman zituen Vidorretaren gizonak.

Asteon nozituriko arazo fisikoen ondorioz, Savovic eta Pasalic hasierako bostekoan kantxaratzea erabaki zuen Vidorretak. ez zion ongi ekin, hala ere, talde bilbotarrak. Marcus Norris eta Englishen buruzagitzapean, abiada bizian ekin zioten kanariarrek, eta bilbotarrak konturatzerako, 12-4 aurreratuak ziren.

Vidorretaren hutsarte batek eta aldaketek -Huertasek hasiera beltza izan zuen- bizkaitarren puntu jarioa eten zuen nolabait. Hala ere, Bilbao Basketen erasoa baldarra zen oso: hirukorik sartu ezinda, eta barruko jokoaz baliatzeko ere, lanak.

Bigarren laurdenaren hasieran kontuak aldatu egin ziren. Rancik kantxaratzeaz bat, bilbotarrek 0-11 partziala lortu zuten. Defentsan ez ezik, erasoan ere tajuz jokatu zuten bizkaitarrek, Rancik eta Banicek erakutsitako eskumutur finari esker batik bat. Neurketak aurreneko laurdeneko ajeak galdu zituen -Jim Moran ere jokoan sartu zen kanariarren taldean- eta jokaldi ederrak egin zituzten bi taldeek. Hala, atsedenaldira neurketa berdindurik iritsi zen: 31-31.

Atsedenalditik bueltan partidaren bizitasuna areagotu egin zen, bizkaitarren kalterako areagotu ere. Englishen hiruko batez hasi zen laurdena, eta nahiz eta Huertas eta Recker lozorrotik esnatu, Kanaria Handia, Mario Fernandez onenaren eskutik, inauteri giroko saskibaloia egiten hasi zen, «Harkaitza» aho batez «Pio, Pio!» kantuan jarriz.

Jim Moran eta Carl Englishek nahi zuten guztia egiten zuten, ongi defendituta ere, saskiratzea lortzen zutelako. Vidorretarenek, berriz, ezin zioten saskiratze erritmo horri jarraitu. Ondorioz, kanariarrek ihes egin zuten berriro ere: 56-45.

Epaileek ere -De la Maza epaile bilbotarra Kanarietara etortzekoa zela eta ez zela, polemika dezentea izan da aste osoan, baina kalterako behintzat, ez zen izan etxekoentzat- zeresanik eman zuten. Savovici falta teknikoa adierazi zioten kontraeraso bat mozteagatik. Hala, Salva Maldonadorenak azken laurdenera 62-51 iritsi ziren.

Arriskatzea erabaki zuen Vidorretak azken aldera, presionatuz eta bi antolatzaileak kantxaratuz. Hala, etxekoen abantaila 68-53 tik sei puntura murriztea lortu zuen bederen: 72-66.

Baina kanariarrek zortea ere alde zuten atzo. Caner-Medleyk segidan bi hiruko saskiratu zituen eta Huertasek urratsak egin zituen. Markagailua 78-66 zegoen. Ezinezkoa.

Vidorreta: «Hemos equivocado el ritmo»

Txus Vidorreta no ponía ningún paliativo a la derrota ante Kalise Gran Canaria. De todas maneras, el técnico de Indautxu reconocía que el de ayer fue «el mejor partido» jamás realizado por su equipo en La Roca.

«Creo que el marcador ha sido más contundente de lo que ha sido el juego, aunque Gran Canaria ha sido justo vencedor. Han hecho un muy buen tercer cuarto que les ha permitido abrir una diferencia. Sabíamos que podía ser un momento clave. Ahí hemos equivocado el ritmo y ellos han podido anotar. Luego, cuando hemos tenido momentos de parar un poco el partido no lo hemos hecho y ha sido al revés: que ellos le hayan dado más ritmo ha hecho que nos hayamos precipitado».

«Sin embargo, el equipo ha estado bien. De hecho, este ha sido el mejor partido que hemos realizado y hemos llegado al último cuarto generando algo de desconfianza. Pero ahí, debido al acierto individual y un poco de conformismo defensivo, nos ha impedido puntear varios triples de Caner-Medley, que les ha servido para desatascar su ataque», comentó.

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo