Udalaren Berdintasunerako sailak «Martxoak 8» kartel lehiaketa antolatu du
Urtero bezala, Martxoaren 8a gaitzat hartuta, kartel lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Berdintasunerako sailak. Lehiaketa honetan, aurten, emakumeen parte hartze sozio-politikoaren garrantzia nabarmendu nahi dute antolatzaileek. Beraz, leloa librea bada ere, aipatutako gaiarekin zerikusia izan beharko du. Irabazleak 900 euroko saria jasoko du. Lanak aurkezteko epea otsailaren 15ean amaituko da, lanak Biztanleen Arreta zerbitzuan aurkeztu behar dira. Argibide gehiago Emakume Txokoan (943 794 139).