Beste bi atentatu Sri Lankan, indepentziaren 60. urteurrenean
Sri Lankaren independentziaren 60. urteurrenean, segurtasun indarren jarduna goraipatu zuen Mahinda Rajapaksa presidenteak. Tamilak garaituko dituztela adierazi zuen. Handik ordu gutxira, 13 lagun hil ziren ipar-ekialdean leherketa baten ondorioz, eta bigarren eztanda batek soldadu bat hil zuen hego-ekialdean. 1983tik hona, 65.000 pertsonatik gora hil dira gatazka luze eta gordin honetan.
GARA |
Sri Lanka Britaina Handitik bereizi, eta independentzia lortu zuenetik, 60 urte bete ziren atzo. Colombon desfile militarra egin zuten, Ejertzitoaren «indarra eta boterea» erakutsi nahian. Kaleak kontrolez josita esnatu ziren. Errepide nagusiak eta kaleak itxita zeuden. Mahinda Rajapaksa presidenteak Tami-Eelameko Askatasun Trigreak (LTTE) gerrilla garaituko dutela esan zuen. «Gure segurtasun neurriak terrorismoa garaitzen ari dira. Garaipen horiek ez dute aurrekaririk historian. Terrorismoak inoiz ez bezalako kolpea pairatu du», esan zuen.
«Bi urte baino gutxiagoren buruan, terroristen esku zegoen ekialdeko probintzia askatu dugu eta bi barrutira soilik mugatu ditugu», adierazi zuen.
Ildo horretatik, Sri Lankak bi erronka nagusi dituela gaineratu zuen. Horietako bat, «terrorismoa ezabatzea da, eta bestea, txirotasuna. Lehenengoari dagokionez, pozgarria da Probintziako Ekialdea askatu izana».
Rajapaksak boterea hartu zuenetik, 2005eko azaroan, gatazka okerretik okerrera joan da. Norvegiaren laguntzarekin, 2002ko otsailean sinaturiko su-etena haustea erabaki zuen Colomboko Gobernuak. Horrek mendebaldean zuen sostenguari min egin bazion ere, nazioarteko komunitateak nahiko begi onez ikusi izan du beti Gobernuaren jarduna. Horretaz gain, 2005etik hona, tamilen gerrilla Europako Batasunean eta Kanadan debekatu dute -Sri Lankatik kanpo tamilen populazio handiena Kanadan dago-. Indian, Estatu Batuetan, Britaina Handian eta Malasian ere debekatu dute.
«Talde terrorista» izendatu ez duten herrialdeetan ere, zaintzapean daude. Egoera hori aprobetxatuz, Rajapaksaren Gobernuak tamilei eta beren gerrillari eraso gogorra egin diete azken hiru urte hauetan.
LTTEak salatu duenez, segurtasun indarrek 2.056 tamil herritar hil dituzte, horietatik, 132 haurrak. Duela 25 urte hartu zituzten armak ipar eta ekialdean Estatu tamilaren sorrera aldarrikatzeko. Geroztik, 65.000 lagundik gora hil dira. Era berean, milaka lagunek beren herrietatik ihes egin dute errepresioa dela- eta. LTTEen kontra zeuden taldeei eta militarrei ere txeke zuria eman zien Gobernuak. Hala, 2006an bahiketak eta tamilen hilketak ohiko bihurtu ziren.
Isilpean edo lagun izan duen nazioarteko komunitateak desadostasuna agertu du. Indiak, Sri Lankaren bizilagun garrantzitsuenak, konponbidea ez dela militarra izango nabarmendu du. Eskandinaviar herriek egun beltzak iragarri dituzte.
«Garbiketa etnikoa»
Azken aste hauetan, atentatuak ugaritu egin dira. Atzo, 13 pertsona hil ziren Anuradhapura herritik gertu, Polonnaruwa barrutian. Colomboko desfile militarra izan eta ordu gutxira gertatu zen. Bomba batek autobus bat igarotzen ari zenean eztanda egin zuen.
Bigarren lehergailu batek soldadu bat hil zuen Buttalatik (hego-ekialdean) gertu dagoen errepide batean. Asteburuan, beste hiru eraso egon ziren. Gobernuak gerrillari leporatu zion guztiaren ardura. Baina, LTTEak uko egin, eta Ejertzitoa horien atzetik dagoela salatu du.
Atzoko ospakizunari dagokionez, B. Nadesan bozeramaileak argi utzi ez zutela deus ere ospatzeko. «Sri Lankak garbiketa etnikoa egiten jarraitzen du. Hau ez da independentziaren eguna guretzat», nabarmendu zuen.
En una carta dirigida al secretario general de la ONU, Ban Ki-Moon, el portavoz de los Tigres de Liberación de la Tierra Tamil (LTTE) B. Nadesan urgió a este organismo internacional a «reconocer la soberanía de los tamiles como un paso constructivo para poner fin a este conflicto inacabable, que se prolonga ya durante cinco décadas, y a las graves violaciones de derechos que sufren los tamiles». Asimismo, reiteró la disposición de la guerrilla a «cooperar con la comunidad internacional» en la búsqueda de una solución. «Siempre hemos abogado por el cumplimiento al 100% del alto el fuego suscrito en febrero de 2002, y colaborado con los mediadores noruegos. La comunidad internacional no debería tener dudas de la disposición de nuestra organización a cooperar. Debería ser también obvio que sólo hay un camino para restaurar los derechos del pueblo tamil; el reconocimiento por parte de la comunidad internacional de la soberanía de la nación tamil», insistió Nadesan.
El LTTE rechazó cualquier implicación en los últimos atentados contra civiles, achacados a la guerrilla por el Gobierno de Colombo. «El 28 de enero, una unidad del Ejército atacó un autobús civil entre Madhu-Palampiddy. 18 personas, entre ellas 12 escolares, murieron. Los atacantes debían saber que el autobús transportaba a estudiantes de regreso a sus casas. Los niños eran el objetivo de este atentado. El 4 de enero, en un bombardeo sobre Uppupukulam, siete niños resultaron heridos. El 27 de noviembre, en el ataque aéreo contra la radio la Voz de los Tigres, fallecieron tres niños. Tan sólo dos días antes, otros tres perdieron la vida en un bombardeo en Tharmapuram (...)», resaltó. En su misiva a la ONU, Nadesan denunció que «los civiles tamiles siguen siendo objetivo del Estado ceilandés».