GARA > Idatzia > Kultura

«La soledad» filmak ezusteko ederra eman zuen Goya handia irabazita

GARA | MADRIL

Inork ez zuen espero, baina Jaime Rosales-en «La soledad» filmak bi Goya nagusiak lortu zituen atzo goizaldean.

«El orfanato» eta «Las trece rosas» filmen gainetik, «La soledad» lanak pelikularik hoberenaren saria eta zuzendaritza hoberenaren saria eskuratu zituen. Honetaz gain, errebelazio aktorearen saria eskuratu zuen filmean aktore aritu den Jose Luis Torrijos-ek. Pelikula txikia, umila eta independientea da «La soledad». Estreinatu zenean, 41.000 ikuslek baino ez zuten ikusi. Datorren ostiraletik aurrera, berriro bueltatuko da zine aretoetara. Kuban zinea ikasi zuen Rosalesek polibisio teknika erabili du «La soledad» filmean, hau da, pantaila bi zatitan banatu, eta alde bakoitzean irudi ezberdin bat agertzen da.

«La soledad»en atzetik, «El orfanato» filmeak zazpi sari lortu zituen. «Las trece rosas»ek, berriz, lau Goya baino ez zituen eskuratu, hura izan zen gaueko galtzailea.

Aktore nagusien sariak Maribel Verdu-k eta Alberto San Juan-ek eskuratu zituzten. Verduk, Elias Querejeta produktoreari eskaini zion saria. San Juan-ek Felix Viscarret-en «Bajo las estrellas» pelikulagatik eskuratu zuen saria. Film honek gidoi egokituaren saria ere eskuratu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo