«Eskainitako aukera aprobetxatzeko» asmoarekin etorri da Zamora
A.U.L. | EIBAR
Bere talde berriarekin bete zuen atzo lehen saioa Jose Zamorak. Espanyolek denboraldi amaiera ra arte utzita heldu da Eibarrera jokalari gaztea, eta gorri-urdinek «eskainitako aukera aprobetxatzeko» asmoarekin heldu da, atzo nabarmendu zuenez.
Zamorak Bartzelonatik aurretik etorritako hainbat jokalariren -Iraizoz, Moises, Iñigo- esperientzia errepikatu nahi du, eta, horregatik, argi dauka «lan egitera» datorrela, «postu baten alde borrokatzeko». Baita esperientzia hartzeko eta ikasketak jarraitu ahal izateko ere».
Oraingoz, poz-pozik hasi du 19 urteko jokalariak bere ibilbide gorri-urdina. Ostiralean heldu zen Eibarrera eta aurkitu duena asko gustatu zaiola esan zuen. Giro ikusgarria dago taldean». Kirol mailan ere, inpresioa ezin hobea izan da, derbia Anoetako harmailetatik ikusi ondoren. «Taldeak oso ondo jokatu zuen, oso talde ona iruditu zitzaidan. Aurre egin zion Realari eta garaipena eskuratzeko aukera ere izan zuen», nabarmendu zuen Zamorak.
Javi Perezek, bere aldetik, jokalariaren «ilusioa» azpimarratu zuen. «Pentsatu ere ez zuen egin baiezkoa emateko, eta hori baloratzeko modukoa da, Espanyolen zegoela kontuan hartuta».
Urzelai, minduta
Atzo, zoritxarrez, berri txarrak ere egon ziren Jon Urzelaik desplazamendu gabeko haustura baitauka eskuin gune maxilarreko barne alboko paretan, Anoetan jasotako kolpe baten ondorioz. Gutxienez, hilabeteko errekuperazioari ekin beharko dio oñatiarrak.