GARA > Idatzia > Mundua

Obamak aurrea hartu dio Clintoni asteburuko b0zketen ondoren

Asteburu honetako bozak zenbatu eta gero -artean Mainekoak falta ziren-, Barack Obamak Hillary Clintonek baino ordezkari gehiago eskuratu ditu. Tartea eskasa da (1.137 Obamak, 1.134 Clintonek), baina azken asteetako joerari erreparatuz gero, nabarmena da «lehen anderea» izandakoaren abiadura Illinois-eko senatariaren aurrean moteltzen ari dela. Gaur, Virginian, Maryland eta Columbia barrutietan izango dituzte bozketak.
p028_f01_148X116.jpg

GARA |

Barack Obamak igandean lortu zuen lehenengo aldiz, bere aurkari Hillary Clintoni aurrea hartzea AEBetako Alderdi Demokratako hautagaia izendatzeko abuztuan Denverren egingo duten batzarreko ordezkarien kopuruari dagokionez, hala adierazi zuten Real ClearPolitics taldeko adituek.

Illinoisko senatariak 1.137 ordezkari ditu orain eta «lehen andere» izandakoak, berriz, 1.134. Kopuru honetan «superordezkariak» barne daude. Clintonek 213 ditu, eta Obamak 139.

Alderdi Demokrataren batzarrean aldez aurretik boza adosturik ez duten kideei deitzen diete «superordezkari».

Orotara, 2.025 ordezkari lortu beharra dago Alderdi Demokratan AEBetako presidentegai ofizialaren izendapena lortzeko. Beraz, bai Obamak, bai Clintonek, bidearen erdia baino ez dute egin orain arte.

Clintonek kentzen zion aldea murriztu, eta gainera alde hori gainditu ahal izateko, Obamarentzat ezinbestekoak izan dira asteburu honetan Washington, Nebraska, Louisiana eta Maine-n egin diren bozketak.

Errepublikazaleen artean, irailean Minneapolis-Saint-Paul-en bilduko den batzarrerako John McCain-ek 724 ordezkari lortu ditu dagoeneko, Mike Huckabee-k 234 eta Ron Paul-ek 14.

Orain, lehia Potomac-en

Ildo horretatik, gaurtik aurrera Potomac ibaiaren ertzeko estatuan izanen den lehian du jarrita itxaropena Obamak. Illinois-eko senataria atzetik aurrerako lasterketa batean dabil, eta Clinton harrapatu ondoren, orain helburua jada kendio dion alde hori handitzea litzateke.

Gaur, Virginia (83 ordezkari) eta Maryland (70) estatuetan eta Washington hiriburua biltzen duen Columbia barrutian (15) egingo dituzte bozketa primarioak Alderdi Demokratako kideek. Adituek dioetenez, Clintonek berriro ere porrot egin dezake hauteskunde hauetan. Urduritasuna nagusi da «lehen andere» ohiaren hautes-taldean, eta ondorioz, kanpaina-arduradun Maggie Williams kalera bota du Clintonek. Aspaldiko kolaboratzailea zen Williams.

Virginian egindako inkesten arabera, Obamak 17 puntuko aldea kentzen dio Clintoni. Duela aste batzuk egindakoetan, ordea, Clinton zen garaile estatu horretan.

Marylanden, eta Columbian ere, Obama da faborito inkesten arabera. Kontuan hartzekoa da, Washington hiriburuan beltz asko bizi direla, eta Obamaren alde egin dezaketela.

«Iparraldean irabazi dugu, hegoaldean irabazi dugu. Mendebaldeko kostaldean, [Mexikoko] Golkoan eta barnealdeko Amerikan irabazi dugu. Guztietan irabaztea lortu dugu», adierazi zuen Obamak larunbat gauean 6.000 pertsona bildu zuen Virginiako mitin batean.

Obamac «Potomac-eko asteartean» beste hiru garaipen lortzen baditu, Clintonek izango duen hurrengo erronka, Wisconsin izanen da (hilaren 19an). Alderdi Demokratak martxoaren 4an, Texas eta Ohion egingo diren bozketetan izango du hurrengo hitzordua.

El impopular Bush da el visto bueno conservador a McCain

El presidente de EEUU, George W. Bush, que bate récords de impopularidad en el último tramo de su mandato, ha irrumpido en la campaña presidencial declarándose dispuesto a favorecer a John McCain, a quien calificó de «verdadero conservador», para que logre la nominación a candidato republicano.

«Pienso que si John (McCain) es nominado, va a tener que trabajar para convencer a la gente de que es un verdadero conservador», dijo Bush. «Estoy dispuesto a ayudarle», añadió el presidente de EEUU.

Bush insistió en los méritos de su rival en la campaña presidencial de 2000. «Es muy fuerte en la defensa nacional. Es duro en la fiscalidad. Está convencido de que las bajadas de impuestos (decididas por Bush) deben mantenerse. Se opone al aborto. En lo que a mí concierne, sus principios son sanos y sólidos», subrayó. Sectores republicanos habían puesto en duda el carácter conservador de McCain.

«Tenemos otro conservador, Mike Huckabee, que sigue siendo candidato», añadió Bush tras elogiar a McCain.

En cualquier caso, ninguno de los aspirantes republicanos ha suspirado por el visto bueno presidencial hasta el momento. Todos ellos han citado en repetidas ocasiones a Ronald Reagan como modelo, pero Bush no aparece en sus referencias, si no es para criticarlo.

Así, McCain se ha opuesto a la guerra de Irak y al uso de la tortura en Guantánamo, mientras que Huckabee ha declarado que Bush tiene «mentalidad arrogante de búnker» y reclama una política económica diferente. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo