GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora

Buruz Buruko Txapelketa martxoaren erdialdera jarriko da abian

J.L. | DONOSTIA

Binakako Urrezko Aizkora ari da amaiera aldera heltzen, baina jadanik Buruz Burukoarekin ere ari dira pentsatzen, eta Egur Sport enpresak atzo GARAri aurreratu zionaren arabera, martxoaren erdialdera jarriko omen da abian.

Oraindik dena lotzeko dago, baino apurka-apurka ari da txapelketa hau gorpouzten. Azkeneko aurteetan bezalaxe hiru lehiaketa egingo dira. 18 urtez azpikoetan hamar aizkolari izango omen dira, kopuru bera izango da 23 urtez azpikoetran, eta helduetan, berriz, berrogei aizkolarieren bueltan arituko omen dira.

Euskal Herirko aizkolariak izango dira gehienak, baina aurten ere Espainiatik ere bi edo hiru aizkolari etorriko omen dira. Rodrigueztarrak seguru izango omen dira, eta litekena da baita ere, Toledano segoviarra ere hemen lehian izatea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo