GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

OFENSIVA CONTRA LA IZQUIERDA ABERTZALE

Iberdrolako bi instalaziori eta BBVAren bulego bati eraso diete

Iberdrola argindar enpresaren bi instalazioren aurka egindako erasoak argirik gabe utzi zituen igande gauean Lezo eta Errenteriako 8.000 bizilagun inguru. Erasoa gaueko hamaikak aldera gertatu zen landa gune batean. Bestalde, ezezagunek BBVA banketxeko sukurtsal bati egin zioten eraso molotov koktelak jaurtikita eta zenbait zaborrontzi gurutzatu zituzten.

p006_f04.jpg

Maider EIZMENDI | DONOSTIA

8.000 bizilagu inguru argindarrik gabe geratu ziren igande gauean Lezon eta Errenterian Iberdrolako instalazioen aurka egindako bi erasoek eragindako kalteengatik.

Aipatu bi udaletako ordezkariek Efe agentziari atzo jakitera eman ziotenez, Lezon, 5.500 bizilagun ordu betez egon ziren argirik gabe 22.46tik aurrera. Ordu horretan ezezagunek su eman zioten hainbat gurpili Iberdrolak herriko landa eremuko bide batean duen argindar estazioan. Eraso honek, era berean, Lezorekin muga egiten duen Errenteriako Iztieta auzoko 2.500 bizilagun ere argindarrik gabe utzi zituen ordu betez.

Minutu batzuk geroxeago, Errenteriako Pontika auzoan dagoen Iberdrolako transformadorearen aurkako erasoa egin zuten, baina, ez zuen argindar horniketan kalterik eragin udal iturriek aditzera eman zutenez. Argindar enpresak ez zuen Errenteriako eta Lezoko eraso horien inguruko informaziorik eman nahi izan.

Errenteriako Udaleko bozeramaileen batzordeak, PSE, EAJ PP eta EAren aldeko bozekin, testu bat onartu zuten. Bertan, Bergarako Epaitegiaren aurkako atentatuaz eta Irungo PSEko zinegotziaren etxearen aurka egindako erasoaz gain, Iberdrolako instalazioen aurka egindako erasoak ere salatu zituzten «eragin zituzten kalteengatik».

Bestalde, igande gauean bertan, molotov koktelekin eraso egin zioten Barakaldoko BBVA banketxeko sukurtsal bati, eta zenbait zaborrontzi gurutzatu zituzten errepidean.

Lakuako Gobedrnuko Barne Sailak atzo aditzera emandakoaren arabera, sabotajea gaueko bederatziak aldera gertatu zen Bizkaiko herri horretako San Vicente kalean dagoen banketxeko egoitzan. Hainbat molotov koktel jaurtiki zituzten arren, ez zen suhiltzaileen beharrik izan sua itzaltzeko.

pleno en bergara

El Pleno de Bergara no aprobó ninguna de las cuatro mociones distintas contra el atentado del día 7; sí rechazó, en cambio, las ilegalizaciones de ANV y EHAK y las detenciones de miembros de la izquierda abertzale.

Expulsan a ediles de ANV de los plenos de Iruñea y Barakaldo

La alcaldesa de Iruñea, Yolanda Barcina, ordenó ayer el desalojo del pleno de los ediles de EAE-ANV, que pretendían plantear la celebración de una sesión extraordinaria con motivo de la suspensión de actividades dictada contra esta formación.

Mariné Pueyo y Mikel Gastesi opusieron resistencia pasiva cuando agentes municipales bajo el mando de Simón Santamaría, también presente en la sala, les sacaron por la fuerza cuando intentaron leer un comunicado, toda vez que el resto de grupos se mantuvieron en silencio. Luego, en la calle, los ediles denunciaron que el local precintado en Iruñea no es una sede de ANV, sino un local destinado al trabajo municipal.

En Barakaldo, por otra parte, también durante el pleno para el sorteo de las mesas electorales, los ediles de EAE-ANV mostraron carteles alusivos «a la falta de democracia» en Euskal Herria. El alcalde, Tontxu Rodríguez (PSOE), suspendió el pleno para ordenar la expulsión de la sala de los representantes ekintzales. GARA

22.45 aldera

Igande gaueko hamaikak laurden gutxiagotan gertatu zen erasoa Lezoko Iberdrolako instalazioetan. Ordu betez egon ziren 8.000 lagun inguru argindarrik gabe sabotajeak eragin zituen kalteengatik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo