Idi-probak
Ixamaren idiak nagusitu dira Abadiñon
J.L.| DONOSTIA
Ixamaren idiek irabazi dituzte joan den astelehen gauean amaitu ziren Abadiñoko idi-proba ospetsuak. Dudarik gabe, Euskal Herrian egiten diren garrantzitsuenak dira, eta hori baieztatzeko, parte hartzaileen kopuruari begiratu besterik ez dago. Beste guztietan baino gehiago izaten baita han.
Itziartarraren idiek, 53 iltze pasa egin zituzten, eta beste inork ezin izan zuen gainditu marka hori. Atzetik, eta bigarren postuan, Landazabalenak sailkatu ziren 52 eginda, eta hirugarren, berriz, Ipiñarrietarenak sailkatu ziren 51 pasarekin.
Zaldi-mandoak
Zaldi-mandoetan, bihar gauean jokatuko dira Nabarnizen, 22.00etatik aurrera Euskal Herriko finalak. Bertan, Beaskoaren, Olarrearen eta Alegriaren abereak neurtuko dira. Aurrez, 17.00etan ere izango da saioa, baina hori ez da Euskal Herrikorako baliagarria izango.