«1, 2, 3... Iñaxito» bertso antzerkia izango da ikusgai gaur Santa Ana antzokian
Trikuharri taldeak «Inaxitoren Ametsak» bertso antzerkia sortu zuen 2003ko udan. Bi urtetan ametsetan ibili ostean, ezkutaketan dabil orain Inaxito, jolasean: zenbakiekin. Bertso antzerki bizi eta atsegin honek haurren irudimena lantzea, sormena, du helburu. Buruari eraginez, denon artean zenbakiak bilatu eta aurkitu behar dira. Bertsoa, musika, kantua eta oso pertsonaia berezidun istorioak agertzen dira. Amaieran, haurrei irakatsi nahi zaie dena dela posible irudimena erabiliz gero; baita zenbakiak aurkitzea ere.