GARA > Idatzia > Bruesa

LEB LIGA

Cai vs Bruesa GBC, talde «zaurituen» arteko lehia

p050_f01_97x96.jpg

GARA | DONOSTIA

LEB Ligako aurreneko bi postuetan daude Cai Zaragoza eta Bruesa GBC hurrenez hurren, baina baita zaurituta ere. Hala ere, aragoiar zein gipuzkoarrek aurrera begira jarraitu behar dute, sailkapeneko buruzagitzaren inguruko lehia gogorra baitute Pablo Lasorenek gaur gaueko 21.00etatik aurrera.

«Zauritutako talde biren arteko borroka izango da», adierazi du asteon David Doblasek. «Irabazlea aste zail honetatik indartsu aterako da, baina galtzaileak gaizki pasatuko du. Zaila izango da, baina Bruesa Alacante, Zaragoza, Lugo, Los Barrios... nornahiri irabazteko gai da», esan zuen pibot kantabriarrak.

Hasierak hobetu beharra

Bruesa GBCk Lugon bizitako gurutze-bidea hasiera negargarri baten bidez sortu zen. 15-0ko partzial baten ondotik, aurreneko laurdena 32-8 atzetik amaitu zuten Lasorenek.

«Lantzean behin kontzentrazioak huts egiten digu. Hain gaizki hasiz gero, zaila da buelta ematea», aitortu zuen Doblasek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo