GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Ezker abertzalearen aurkako oldarraldia salatzeko mobilizazioa

Ezker abertzaleko beste hamaika ordezkari espetxeratu ditu Garzonek

p014_f01_336x160.jpg

Manex ALTUNA | BILBO

Asteleheneko sarekadan atxilotutako ezker abertzaleko 14 kideetatik 11 baldintzarik gabe kartzelatzeko agindua eman zuen Baltasar Garzon Auzitegi Nazional espainoleko epaileak asteazken arratsaldean. Mikel Etxaburu, Karmelo Landa, Eusebio Lasa, Aitor Aranzabal, Karmele Aierbe, Peio Galvez, Joseba Zinkunegi, Mikel Garaiondo, Nuria Alzugarai, Iñigo Balda eta Txema Jurado Soto del Realeko espetxera bidali zituen Garzonek. Batasuneko Mahai Nazionala «berregiteko ahaleginean aritzea» eta, ondorioz, «ETAko kide edo laguntzaile izatea» egotzi zien espainiar epaileak.

Atxilotuetako beste hirurak, aldiz, aske utzi zituen fidantzapean. EHAK-ko diruzain Jesus Mari Agirre eta Sonia Jacintori 50.000 euroko bermea jarri zien, eta Josetxo Ibazetari 60.000 eurokoa. Lehen biei «ETAri laguntzea» egotzi zien eta hirugarrenari «erakunde terroristako kide» izatea.

Kepa Bereziartua EAE-ANVko presidentea ere izan zen asteazkenean Auzitegi Nazionalean Garzonek deituta deklaratzen. Bereziartua ere aske gelditu zen 20.000 euroko bermea jarri ondoren, fiskalak eskatu bezala. «ETAri dirua ematea» leporatu zion epaileak.

EAE-ANVko presidentea izan zen lehena epailearen aurrean deklaratzen. 40 bat minutuz egon zen Garzonen gelan, eta ez zien fiskalaren, Dignidad y Justicia eta AVTren galderei erantzun. Bere abokatu Iñigo Iruinenak bai, ordea, eta akusazio guztiak ukatu zituen. Bereziartua joan den astean auzipetu zuen Garzonek EAE-ANVren jarduera etetea aztertzeko egindako bista publikoaren ondoren alderdi ekintzaileko idazkari ohia izandako Antxon Gomezekin eta Alaitz Arozenarekin batera.

EAE-ANVko presidentearen ostean, Polizia espainolak astelehenean atxilotutako hamalau kideak hasi ziren deklaratzen. Goizeko hamarretan eraman zituzten Auzitegi Nazionalera eta Karmelo Landa izan zen lehena Garzonen aurretik igarotzen.

Landak bere kexa adierazi zion epaileari, eta argi utzi nahi izan zion ez dela inoiz ETAko kide izan, eta ez duela sekula erakundearen agindurik jaso.

Ezker abertzaleko ordezkariak gaineratu zuen gatazkari «irtenbide politikoa» emateko lan egin duela, metodo politiko eta demokratikoen bitartez, beti ere, eta Garzonek agindutako sarekada «zentzugabekeriatzat» jo zuen. Ildo horretatik, Polizia espainiarra bere etxera joan izana, miaketa egin izana eta komunikabideak bera atxilotu bitartean han egon izana salatu zuen epailearen aurrean.

Bidaiaren eta ziegaren salaketa

«Lege antiterrorista» ere kritikatu zuen Landak, eta deklaratzean Poliziak emandako tratua aurpegiratu zion Garzoni. Kalabozoetako egoera salatu -oso zikin eta kiratsa zeriela-, eta Bilbotik Madrilera bide osoa estalirik egin behar izan zuela ere gaineratu zuen. EHUko irakasleak hainbat aldiz egon dela epailearen aurrean gogoratu zion Garzoni; berak hasitako diligentzia batzuengatik, Auzitegi Gorenak espetxeratu egin zuela (Mahai Nazionala kartzelatu zutenean), baina gero Konstituzionalak atzera bota zuela zigorra.

Josetxo Ibazetak ere hartu zuen hitza Auzitegi Nazionalean, eta zinegotzi bezala lan egitera mugatu dela adierazi zuen.

Jesus Mari Agirrek, bestalde, bere etxean egindako miaketetan Poliziak EHAKren defentsarako prestatzen ari zen dokumentazioa eraman zuela salatu zuen. Idazkari judizialak baieztatu egin zuen esandakoa, eta defentsa zain dago orain dokumentazio horia noiz bueltatuko. Gainontzeko guztiek uko egin zioten Baltasar Garzon epailearen aurrean deklaratzeari.

Dolores Delgado fiskalak Jesus Mari Agirre eta Sonia Jacinto izan ezik, gainontzeko hamabi atxilotuak kartzelatzeko eskatu zuen, eta 30.000 eta 20.000 euroko bermeak eskatu bientzat. Akusazio partikularrek berriz, hamalauak espetxeratzeko eskatu zuten.

Epaileak bi orduz galdekatu zituen atxilotuak, eta 18.00etarako egin zien dei alde guztiei autoa jakinarazteko. Ondoren, kanpora irten zen eta 20.30 aldera eman zuen bere erabakiaren berri. Atxilotuetako hamaikarentzat espetxeratzeko agin- dua eman zuen, beste hiru aske utzi zituen bermea ordaindu eta gero: Sonia Jacinto, Josetxo Ibazeta eta Jesus Mari Agirre. Bereziartuak ere kartzelatzea saihestu zuen fidantzapean.

Greba deialdiaren ondoren

Garzonek agindutako sarekada, atzoko greba egunaren deialdia egiteko igande arratsaldean emandako prentsaurrekoaren ondoren gertatu zen. Izan ere, ordu gutxitara eman zuen epaileak operazioa hasteko agindua, eta atxilotuetako bostek prentsaurrekoan parte hartu zuten. Deialdia egin zutenak, besteak beste, Karmelo Landa, Eusebio Lasa, Aitor Aranzabal, Karmele Aierbe eta Mikel Etxaburu izan ziren; Euskal Herriaren defentsan azken hamarkadetan lan egindako hainbat pertsonarekin batera egin zuten agerraldia.

Pernando Barrenarekin eta Patxi Urrutiarekin aurreko astean gertatu bezala, ezker abertzaleak abiatutako ekimen politiko berriari atxiloketekin erantzun zien Garzonek. Barrena eta Urrutiak PSE, EAJ eta Batasunak Loiolako elkarrizketetan hitz egindakoa ezagutarazteko hizketaldia eman zuten, eta egun gutxira atxilotu zituzten.

Auzitegi Nazionaleko epaileak Barrena eta Urrutia espetxeratzeko agindua eman zuenean, jarduera politikoa egin izana egotzi zien bi nafarrei. Karmelo Landarekin gauza bera egin zuen eta hamabi orrialdeko autoa kaleratu zuen. Azken hilabeteetan emandako prentsaurrekoak jarri zituen espetxeratzeko argudiotzat.

Igande gauerdian hasi zuen operazioa Auzitegi Nazionaleko epaileak eta astelehen goizaldera arte luzatu. Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritan egin zituzten atxiloketak. Mikel Etxaburu eta Karmelo Landa Bilboko Alde Zaharrean atxilotu zituzten. Jesus Mari Agirre ere Bizkaian harrapatu zuten.

Donostian atxilotu zituzten Josetxo Ibazeta eta Iñigo Balda, Gipuzkoako hiriburuko zinegotzi izandakoak biak ere. Karmele Aierbe Ataunen atxilotu zuten, Aitor Aranzabal Bergaran eta Eusebio Lasa eta Sonia Jacinto, Errenterian. Ezker Abertzalea talde parlamentarioko prentsa arduradun Peio Galvez Urretxun atxilotu zuten, eta Joseba Zinkunegi, EHAK-ko langilea, Elgoibarren. Mikel Garaiondo Leitzan harrrapatu zuten eta Txema Jurado Ultzamako Arraitz herrian. Nuria Alzugarai donostiarra, berriz, Kordobako herri batean atxilotu zuten euskal preso politiko bat bisitatzen izan baitzen asteburuan.

Bi egoitza itxita

400 bat polizia espainolek parte hartu zuten sarekadan eta Baltasar Garzonek berak Donostiatik zuzendu zituen miaketak eta atxiloketak. Dolores Delgado eta Vicente Gonzalez -EHAKren eta EAE-ANVren aurkako auzietan fiskal gisa ari dira biak- epailearekin batera gerturatu ziren Euskal Herrira.

Guztira, 14 lagun atxilotu zituzten, eta hogei bat etxebizitza eta egoitza miatu. Horien artean, EHAKren eta EAE-ANVren egoitzak ere arakatu zituzten. Lau ordu baino gehiagoz aritu ziren miaketak egiten Donostiako Belartza auzoan eta Oiartzunen EHAK alderdiak duen egoitzan, eta EAE-ANVk Barakaldon eta Iruñean dituenetan. Azken bi hauek, gainera, itxi eta prezintatu egin zituzten epailearen aginduak betez.

EAE-ANVko presidentea, Kepa Bereziartua, Barakaldoko egoitza miatu zutenean presente izan zen, eta han eman zioten asteazkenean Auzitegi Nazionalera deklaratzera joatera behartzen zuen zitazioa. Astearte arratsaldean ere Guardia Zibilak Bereziartuaren izenean dagoen lonja bat arakatu zuen.

ASKE BERMEPEAN

Astelehenean atxilotutako Josetxo Ibazeta, Sonia Jacinto eta Jesus Mari Agirre aske gelditu ziren bermepean. EAE-ANVko lehendakari Kepa Bereziartuak ere deklaratu zuen Auzitegi Nazionalean, eta hori ere aske gelditu zen bermea ordainduta.

estrasburgo

El Gobierno español presentó ayer un escrito de nueve páginas ante el Tribunal Europeo de Derechos Humanos de Estrasburgo en el que solicita el rechazo de la demanda interpuesta por Batasuna y HB tras ser ilegalizadas.

EKIN

Garzón destaca en el auto de prisión que, como no ha aparecido en los registros ningún documento de Ekin, se demuestra que ha habido una «cesión» de sus funciones «en beneficio de Batasuna, que ha integrado en su seno a los responsables de Ekin».

LANDA

El juez redactó un auto aparte de 12 folios para Karmelo Landa al imputarle reiteración delictiva por las ruedas de prensa y entrevistas ofrecidas en las últimas semanas, como la realizada el 8 de febrero tras conocerse la suspensión de ANV y EHAK.

ANV da a conocer la ilegalización en el norte de Europa

Tal y como anunciaron a mediados del mes de enero, los representantes de EAE-ANV continúan con su gira europea para dar a conocer la ilegalización de su formación y de EHAK. En la última semana varios miembros del partido ekintzale han recorrido el norte de Europa y se han entrevistado con numerosos partidos políticos a los que han explicado el «estado de excepción» que está sufriendo Euskal Herria desde la ruptura del proceso de negocación. Según explicaron fuentes de esta formación, la respuesta que están recibiendo está siendo positiva.

El alcalde de Aulesti, Jon Bollar, y la teniente de alcalde de Lezo, Irati Aranburu, han mantenido reuniones con diputados y representantes de partidos políticos de Finlandia, Suecia, Dinamarca y Noruega durante las últimas semanas, y mañana regresarán a Euskal Herria. Otra delegación del partido ekintzale fue recibida en el mes de enero en el Parlamento alemán por el partido de izquierdas Die Linke, y también se entrevistó en Bruselas con representantes de formaciones flamencas. GARA

Denuncian la campaña contra la izquierda gallega

La Organización Estudiantil de Izquierda Independentista, Agir, denunció que la protesta que protagonizaron una treintena de estudiantes el martes contra la presencia de María San Gil, presidenta del PP en la CAV, en la Universidad de Santiago de Compostela «está sirviendo de coartada para una impresionante campaña de intoxicación mediática» contra la izquierda independentista gallega. Una situación que refleja «el estado de salud de la llamada democracia española».

Agir convocó el acto, al que se sumaron jóvenes de la izquierda nacional gallega, «para denunciar la invasión del espacio público universitario y académico por parte de figuras caracterizadas por la represión de los derechos nacionales e individuales de Euskal Herria».

Según criticó en un comunicado, «los mismos medios de comunicación que ignoran los problemas de los estudiantes durante el año lanzaron una ofensiva delirante de calumnias que son el perfecto caldo de cultivo para las medidas represivas que reclama el propio Conde-Pumpido». GARA

instrumentalización

Según Garzón, los imputados acudieron a «la instrumentalización nítida» de EHAK y ANV con la «absoluta aquiescencia» de los responsables de estos partidos, poniéndoles «en el umbral de integración en ETA-Batasuna».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo