Urdaibain CO2 biltegiratzea kaltegarria dela salatu du Ekologistan Martxan taldeak
GARA |
Estatu espainolak Urdaibaiko Biosfera Erreserban CO2 bilte- giratzeko aurkeztu duen proiektua dela-eta, Ekologistak Martxan taldeak, prentsa adierazpen batean, ohartarazi du tek- nika hori «arriskutsua» dela; eta ez hori bakarrik, ingurumenarentzat «kaltegarria».
Horiek horrela, antolakunde ekologistak azaldu du gai horren inguruan adituak direnek «urte asko» daramatela CO2 biltzeko modu bat aurkitzeko lanetan. Baina, hala ere, teknika hori oraindik garatu gabe dagoela gogorarazi du.
«Pentsatzekoa da teknika hau ez dela aplikatzeko prest egongo, gutxienez hamar urte igaro arte», gaineratu du, eta, gaur egun, «oraindik ere zalantza asko argitu gabe geratu» direla uste du: zehazki, bai maila teknikoan, bai zientifikoan baita alor ekonomikoan ere.
Horren ildotik, nabarmendu nahi izan du biltegiratzearen teknika mota hori ez dela «klima aldaketari eta berotegi efektuari aurre egiteko erarik egokiena», azken batean «CO2 gehiago sortzeko» balio izango duelako.
Gainera, Ekologistak Martxan taldeak azaldu du biltegi ho- rietan sor litezkeen iragazpenenek ingurumenarentzako «ondorio ikaragarriak» eragingo lituzketela.