GARA > Idatzia > Euskal Herria

Polizia frantsesak Koldo Mitxelena iheslaria atxilotu du Hendaian

GARA |

Polizia frantsesak Koldo Mitxelena iheslari politikoa atxilotu zuen atzo, Hendaian. Askatasunak azken orduan jakinarazi zuenez, mendira joana zen arratsaldean, eta handik bueltan zela harrapatu zuten poliziaki- deek. Preso egondakoa, Mitxelenak bizitza arrunta egiten zuen Lapurdiko herrian..

Bestalde, aste honetan Parisen epaitu dituzten hiru euskal preso politikoei hamabosna urteko espetxe zigorrak jarri dizkiete. Fiskaltzaren eskaerari jarraiki, epaitegiak, gainera, Esta- tu frantsesean egoteko debekua ere ezarri die. Askatasunak agertu zuenez, Ane Miren Alberdik, Carlos Saez de Egilazek eta Kristina Goirizelaiak ezingo dute baldintzapeko askatasuna eskatu 15 urte horien bi herenak betetzen dituzten arte.

Prentsa adierazpen batean, amnistiaren aldeko antolakundeak elkartasuna helarazi zien hiru presoei eta beraien senideei, «dispertsioaren infernuan horrenbeste urte egin beharko dituztelako», eta gogor salatu zuen atzo jakinarazitako epaia. «Errepresio basatiak ez du inoiz konponduko Euskal Herriko gatazka politikoa. Benetako baldintza demokratikoek soilik ekarriko dute konponbidea», gaineratu zuen.

Presoen eskubideen alde

Ostiralero bezala, atzo ere presoen eskubideak errespeta daitezela eskatzeko mobilizazioak egin zituzten. Zarautzen 130 lagun bildu ziren, Oñatin 50, Bergaran 75, Antzuolan 40, Donostian 310, Mutrikun 68, Deban 50, Hernanin 225, Eibarren 80, Lazkaon 70, Lezon 50, Mundakan 20, Ugaon 30, Galdakaon 64, Zornotzan 75, Algortan 85 (Angel Figueroa herrikidea bereziki izan zuten gogoan), Etxarri-Aranatzen 60, Barañainen 36, Lizarran 59, Arbizun 42, Iruñean 310, Beran 15, Berriozarren 57 (Guardia Zibilak zenbait identifikatu zituen) eta Gasteizen 762.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo