GARA > Idatzia > Gutunak

Ion Olano Carlos

Bi hitz isiltasunaz, ikusezintasunaz

Jakin egin behar da isiltzen, ikusten; ez ikusten ere jakin behar da. Norberak jakin beharreko jakintzak dira. Baina kanpotik «arrazoia» inposatzen digutenean, ezin leziorik ikasi. Egoera honetan gaude: isilik, ikusezin.

Hala, gutako batzuk denon bistara zigortuz isilarazten eta ikusezin bihurtzen dituztenean guk (norberak) ezin dugu isilik gelditu, ikusezin bihurtu (ezkutatu). Eta hala ere, egin egiten dugu.

Gure mihiak isildu eta gure hortzak ikusezin bihurtu nahi dituztenei planto egitea baino ez zaigu gelditzen. Planto ez-pasiboa, gure presentziak egin dezan oihu. Bagaude, bagara, hemen eta orain. Besarkada bana preso guztiei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo